Udal liburutegiak hainbat ekitaldi iragarri ditu datozen asteetarako, tartean, mikroipuin idazketa tailer bat. Idoia Torregaraik gidatuko du otsailaren 21eko saioa, eta bi orduko iraupena izango du. "Formatuak ongi funtzionatzen du", adierazi digu Idoiak. "Jendea harritu egiten da emaitzarekin, eta ongi pasatzen dugu gainera". Izena aurretik eman behar da udal liburutegian bertan.