Martxoaren 18ra bitarte egongo da martxan Errigoraren “Eskutik eskura egiten dugu herria” izeneko kanpaina. Oraingo honetan, oliba-olio birjina estra, kontserbak, arroza, pasta, lekaleak edota ardo loteak euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorriko prezioan erosi ahal izango dituzue. Eskabideak ohi bezala, NOAUA! Kultur Elkartean nahiz errigora.eus bidez egin daitezke.
Nafarroa erdialdean eta hegoaldean ekoitzitako produktuak eskuratzearen truke, irabazien laurdena zonalde hartako euskalgintzara bideratuko da beste behin ere.