209 langabetu otsailean, urtarrilean baino bost gehiago

Noaua Aldizkaria 2026ko martxoaren 20a

Otsailean Usurbilek 209 langabetu zituela jakinarazi du Estatuko Enplegu Zerbitzuak.

Estatuko Enplegu Zerbitzuak urtarrilean baino bost langabetu gehiago zenbatu ditu Usurbilen otsailean, guztira 209 (205 urtarrilean). Aldiz, murriztu egin da lanik gabeko herritar kopurua eskualdean eta herrialdean. Beterri Buruntzan urtarrilean baino (2.930) 23 langabetu gutxiago zeudela jakinarazi du otsailean (2.907). Joera bera izan da Gipuzkoan ere; 28.609 langabetu zituen herrialde honek urtarrilean, 28.428 otsailean, 181 gutxiago hain zuzen.

Usurbilgo datuetara itzulita, adinaren ikuspegitik, langabetu gehienak 204tik 118, 45 urtetik gorakoen artean zeuden joan den hilabetean. Bestalde, gizonezkoen artean handitu da langabetu kopurua; 91 ziren urtarrilean, 98 otsailean. Aldiz, murriztu egin da emakumezkoen artean; 113 ziren urtarrilean, 111 otsailean. Oraingo honetan, paretsu, gizonezko (93-98) adina emakumezko (97-102) kontratatu ziren otsailean. Guztira, 197 kontratu erregistratu ziren udalerri honetan, haietatik gehienak (148) aldi baterako hitzartu zituzten.

2026ko otsaila
Usurbil: 209.     Beterri-Buruntza: 2.907.    Gipuzkoa: 28.428.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 98.
25 urtetik behera: 13.
25-44 urte artean: 23.
45 urtetik gora: 62.
 

Emakumezkoak: 111.
25 urtetik behera: 9.
25-44 urte artean: 46.
45 urtetik gora: 56. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 6.
Industria: 26.
Eraikuntza: 7.
Zerbitzuak: 150.
Aldez aurreko lanik gabe: 20. 

Langabezia Beterri-Buruntzan
Andoain: 682.
Astigarraga: 230.
Hernani: 786.
Lasarte-Oria: 775.
Urnieta: 225.
Usurbil: 209.
Guztira: 2.907. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 28.428.

KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 197.
Aldi baterakoak: 148 (72 gizonezko, 76 emakumezko).
Sektoreka: 0 nekazaritzan, 41 industrian, 2 eraikuntzan eta 154 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 93-98 gizonezko, 97-102 emakumezko.

Kontratazioa Beterri-Buruntzan:
Andoain: 187.
Astigarraga: 375.
Hernani: 496.
Lasarte-Oria: 142.
Urnieta: 154.
Usurbil: 197.
Guztira: 1.551.

Kontratazioa Gipuzkoan: 15.807.

2026ko urtarrileko datuak

Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.