[NOAUAKO PORRA]

Zeinek irabaziko du Espainiako Kopako finala, Atleticok ala Realak?

Erredakzioa 2026ko apirilaren 16a

Argazkiaren iturria: Real Sociedad

Futboleko Espainiako Errege Kopako finala larunbat honetan jokatuko dute Atletico Madrilek eta Real Sociedadek. Nork irabaziko du? Eta zein izango da emaitza? Horiek parte hartzen dutenek asmatu beharko dituzten galderak. Saria: bi menu oso, igandean Usurbilgo Garagardo Azokan dastatzeko.

Atletico Madril eta Real Sociedaden arteko norgehiagokak ikusmin handia eragin du. Horren harira, porra bat antolatzea erabaki dugu NOAUA!n. Irabazlea eta partidaren emaitza  asmatzen dutenen artean, Garagardo Azokako bi menu oso zozkatuko ditugu. Finala larunbatean denez, bi menu horiek iganderako izango dira halabeharrez.

 

Kontuan hartzekoak

Lehen oharra: Atletico Madril-Real Sociedad, hurrenez hurren. Horrela erabaki du Espainiako Futbol Federazioak. Beraz, emaitza ipintzerakoan, kontuan hartu lehenbizi Atletico Madrilena ipini behar dela eta segidan Realarena. 

Bigarren oharra: emaitza partidarena jarri behar da. Penaltietan erabakiko balitz ere, arauzko denboran jokatutako partidaren emaitza da ipini behar dena. 

Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkartea.

Laguntzailea: Usurbil Kirol Elkartea.

 

Porra osatzeko, hauxe duzu esteka:

ERREGE KOPAKO PORRA

Egin klik esteka horretan, eta porra osatzeko fitxa agertuko zaizu. 

Igande goizean emango dugu porrako irabazlearen berri. Zorte on!

Erlazionatuak