Ordua: 19:00.
Tokia: Salbatore eliza.
Zehaztasunak: Easo Cum Jubilo abesbatzak kontzertua eskainiko du apirilaren 18an. Easo abesbatzaren baitako taldeak 2003-04 ikasturtean du jatorria. "Euskal Herriko Esperientzi Geletan izena eman zuten ikasle talde bat elkartu zen, unibertsitateko akademi ereserkia, Gaudeamus igitur, prestatzeko xedez". Egitasmoa sendotzen joan eta "2005eko urrian, Donostiako Easo Abesbatzak Musika Eskolako abesbatza moduan jarraitzeko aukera eskaini zion. Zaharren Egoitzetan kantatzeko xedearekin. Ordutik du taldeak Cum Jubilo Abesbatza izena. Egun errenazimentu espainiarreko polifoniatik XX. mendeko musika erlijioso eta folklorikoraino zabaltzen den errepertorioa" du.