Berrehun langabetu inguru izaten segitzen du Usurbilek

Noaua Aldizkaria 2026ko apirilaren 21a

Urte amaieraz geroztik, berrehunen bueltan mantentzen da langabetu kopurua Usurbilen.

Hilabete batean handitu, hurrengoan murriztu, halakoxea izaten ari da Usurbilgo langabetu kopuruaren bilakaera azkenaldian. Estatuko Enplegu Zerbitzuak kaleraturiko azken datuen arabera, lanik gabeko 203 herrikide zituen udalerri honek martxoan, 209 otsailean, 204 urtarrilean, 205 abenduan... Azaroan erregistratu zen azkenekoz, berrehun langabetutik beherako kopurua, 196 orduko hartan. Urte amaieraz geroztik, berrehunetik gorakoa du langabetu kopurua udalerri honek.

Otsailetik martxora, Usurbilgo langabetu kopuruan izandako murrizketa, eskualdean eta Gipuzkoan ere gertatu da. Beterri-Buruntzan langabetu kopuru gutxitzea handiagoa izan da (2.907tik 2.866ra), Gipuzkoan baino (28.428tik 28.414ra).

Udalerri honetara itzulita, generoaren ikuspegitik, gizonezkoen artean langabetu kopurua otsailetik martxora (98tik 90era) gutxitu eta horri esker kopuru orokorrean ere beherakada sumatu den arren, emakumezko langabetu kopurua handitu egin da zertxobait; 111 ziren otsailean, 113 martxoan. Aldiz, gizonezko gehiago kontratatu ziren martxoan (130etik gora) emakumezkoak baino (115etik behera). Guztira, 242 kontratu erregistratu ziren udalerri honetan, 129 aldi baterako.

Usurbilen bezala, eskualdean eta Gipuzkoan ere handitu egin zen iragan hilabetean, erregistraturiko kontratu kopurua. Beterri-Buruntzan  1.551 kontratatu erregistratu ziren otsailean, 1.768 martxoan; 15.807 Gipuzkoan otsailean, 18.798 martxoan.

2026ko martxoa
Usurbil: 203.     Beterri-Buruntza: 2.866.    Gipuzkoa: 28.414.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 90.
25 urtetik behera: 11.
25-44 urte artean: 18.
45 urtetik gora: 61.
 

Emakumezkoak: 113.
25 urtetik behera: 10.
25-44 urte artean: 51.
45 urtetik gora: 52. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 6.
Industria: 23.
Eraikuntza: 8.
Zerbitzuak: 147.
Aldez aurreko lanik gabe: 19. 

Langabezia Beterri-Buruntzan
Andoain: 647.
Astigarraga: 235.
Hernani: 783.
Lasarte-Oria: 773.
Urnieta: 225.
Usurbil: 203.
Guztira: 2.866. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 28.414.

KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 242.
Aldi baterakoak: 129 (103 gizonezko, 26 emakumezko).
Sektoreka: 0 nekazaritzan, 48 industrian, 2 eraikuntzan eta 192 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 131-36 gizonezko, 109-114 emakumezko.

Kontratazioa Beterri-Buruntzan:
Andoain: 223.
Astigarraga: 455.
Hernani: 505.
Lasarte-Oria: 178.
Urnieta: 165.
Usurbil: 242.
Guztira: 1.768.

Kontratazioa Gipuzkoan: 18.798.

2026ko otsaileko datuak

Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.