Aldaketa nabarmenik ez, apirileko langabezia datuei dagokienean. Azken hilabeteon ildotik, berrehun langabeturen bueltan segitzen du Usurbilen lanik gabe dauden herrikideen kopuruak. Azaroan erregistratu zen azkenekoz, berrehun langabetutik beherako kopurua, 196 orduko hartan. Urte amaieraz geroztik, berrehunetik gorako langabetu kopurua du udalerri honek; 205 abenduan, 204 urtarrilean, 209 otsailean, 203 martxoan eta bat gutxiago apirilean, 202 guztira.
Usurbilen baino murrizketa nabarmenagoa izan du langabetu kopuruak martxotik apirilera, Beterri-Buruntzan eta Gipuzkoan; eskualdean, 2.866tik 2.778ra (88 langabetu gutxiago) eta Gipuzkoan 28.414tik 27.415era (999 langabetu gutxiago) gutxitu da.
Usurbilgo datuetara itzulita, gizonezkoak baino (92) emakumezko langabetu gehiago (110) izaten segitzen du. Apirilean, gizonezkoak (102-107) baino emakumezko (108-113) gehiago kontratatu ziren udalerri honetan. Usurbilen 215 kontratu erregistratu ziren apirilean, gehienak (163) aldi baterako.
2026ko apirila
Usurbil: 202. Beterri-Buruntza: 2.778. Gipuzkoa: 27.415.
Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 92.
25 urtetik behera: 10.
25-44 urte artean: 22.
45 urtetik gora: 60.
Emakumezkoak: 110.
25 urtetik behera: 7.
25-44 urte artean: 49.
45 urtetik gora: 54.
Sektorearen arabera
Nekazaritza: 7.
Industria: 25.
Eraikuntza: 9.
Zerbitzuak: 139.
Aldez aurreko lanik gabe: 22.
Langabezia Beterri-Buruntzan
Andoain: 640.
Astigarraga: 227.
Hernani: 736.
Lasarte-Oria: 761.
Urnieta: 212.
Usurbil: 202.
Guztira: 2.778.
Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 27.415.
KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 215.
Aldi baterakoak: 163 (77 gizonezko, 86 emakumezko).
Sektoreka: <5 nekazaritzan, 54 industrian, <5 eraikuntzan eta 158 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 102-107 gizonezko, 108-113 emakumezko.
Kontratazioa Beterri-Buruntzan:
Andoain: 199.
Astigarraga: 353.
Hernani: 486.
Lasarte-Oria: 139.
Urnieta: 183.
Usurbil: 215.
Guztira: 1.575.
Kontratazioa Gipuzkoan: 17.860.
2026ko martxoko datuak
Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.