NOAUA! podcasta

Ainara Mendiola: "Rikardo Arregiren lana ez zen behar bezala ezagutzen"

Erredakzioa 2026ko maiatzaren 19a

Maiatzaren 22an, Zutik izeneko filma eskainiko dute Sutegin. Film honen ardatza Rikardo Arregi da eta 1966an Usurbilen eskainitako hitzaldi gogoangarri batean erreparatzen du bereziki. Ainara Mendiolak zuzendu zuen filma 2019an, eta Rikardoren eta film laburraren inguruko hainbat xehetasun eskaini dizkigu.

Maluta Filmsek ekoitzitako film hau "Euskararen eta artearen Usurbil. Rikardo Arregiren oihartzuna 60 urte geroago" zikloaren baitan eskainiko dute ostiral honetan, hilak 22, Sutegin. Ondoren, mahainguru bat hasiko da eta bertan hartuko dute parte Ainara Mendiola zuzendariak, Ismael Manterola EHUko dekanoak eta Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkariak. 

Arratsaldea borobiltzeko, Jakoba Errekondok eta Maialen Lujanbiok bertso-ibilaldi bat hasiko dute Sutegitik Remigio Mendibururen eskulturaraino.