Iragarritakoa bete da eta normaltasun osoz martxan da. Zabalik da jada, Usurbilgo tren-geltoki berria. Apirilaren 29an ireki zuten haren bueltako Etxealdiako zubi berritua eta zubi berritu hartatik Atallu nahiz Osinalde industrialdeetara jotzeko igogailuak eta eskailerak. Geltokia bera, ordea, azken lanetan zuten une hartan, amaitzear.
Ostiral honetan, maiatzaren 22an inauguratu ostean, biharamun honetan, larunbat honetatik, hilaren 23tik guztiz zabalik eta martxan da tren-geltoki berritua. Irudiotan duzuen sarbidea baliatu beharko da aurrerantzean, geltokira heltzeko. Txartelak erregistratzeko makinetatik igaro ostean, kontuan izan, norantz zoazten. Izan ere, Donostiarantz edota Oriorantz joateko nasa bana dago eta horietara jaisteko igogailu nahiz eskailera sorta bana. Gogoan izan, irisgarria eta segurua izango baita aurrerantzean, geltoki hau. Oztoporik gabe heldu ahalko gara bertara herriko edozein eremutik eta modu seguruan gainera, trenbidea zeharkatu beharrik izan gabe.
Sarreran, pantaila bidez jarraitu ahalko duzue, lehen geltoki zaharrean egin zitekeen moduan, trenen joan-etorriei buruzko informazioa. Geltoki berriaren atarian ere zerbitzuon ordutegia kontsulta dezakezue.
Aldaketarik ez bada, laster, ekainean udako ordutegia jarriko du indarrean EuskoTrenek.
Informazio gehiago jaso daiteke bideotatik:
euskotren.eus
944 333 333