Jakoba Errekondok Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian (Argia, 2026) izeneko liburua ondu du, Markel Arriolabengoa eta Iñaki Etxebesterekin batera. Dani Blancorenak dira liburu mardul honetako argazkiak. Zuhaitzen inguruko entziklopedia bat dela esan daiteke. Datozen egunetan hasiko dira liburua herriz herri aurkezten.