202tik 210era handitu zen langabetu kopurua maiatzean

Noaua Aldizkaria 2026ko ekainaren 10a

Estatuko Enplegu Zerbitzuaren arabera, 210 langabetu zituen udalerri honek maiatzean, apirilean baino zortzi gehiago.

210 langabetu zenbatu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak maiatzean Usurbilen, apirilean baino zortzi gehiago. Azaroan 196 langabetu erregistratu ostetik, urte amaieraz geroztik lanik gabeko herrikideen kopurua berrehunen bueltan mantendu da orain arte. Oraingoan ere, emakumezko langabetu gehiago (113) izan ditu udalerri honek gizonezkoak baino (97). Adin tarteei dagokienean, langabetuen erdia baino gehiago (122) 45 urtetik gorakoen artean dago. Sektoreka, langabetu gehienak zerbitzuetakoak dira, 149 hain zuzen.

Erregistraturiko kontratu kopurua handitu egin da apiriletik maiatzera; apirilean 215 izan ziren, 234 maiatzean. Ohi bezala, gehienak, 183 aldi baterako hitzartu ziren eta emakumezkoak baino gizonezko gehiago kontratatu ziren iragan hilabetean.

Usurbilen bezala, eskualdean ere zertxobait handitu da langabetu kopurua; 2.778 langabetu zenbatu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak apirilean, 2.793 maiatzean; 15 langabetu gehiago beraz. Gipuzkoan ere joera bera izan da epealdi horretan; 27.415 ziren lanik gabekoak apirilean, 27.463 maiatzean. 48 langabetu gehiago, beraz.

2026ko maiatza
Usurbil: 210.     Beterri-Buruntza: 2.793.    Gipuzkoa: 27.463.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 97.
25 urtetik behera: 12.
25-44 urte artean: 23.
45 urtetik gora: 62.
 

Emakumezkoak: 113.
25 urtetik behera: 5.
25-44 urte artean: 48.
45 urtetik gora: 60. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 6.
Industria: 22.
Eraikuntza: 8.
Zerbitzuak: 149.
Aldez aurreko lanik gabe: 25. 

Langabezia Beterri-Buruntzan
Andoain: 643.
Astigarraga: 234.
Hernani: 759.
Lasarte-Oria: 741.
Urnieta: 206.
Usurbil: 210.
Guztira: 2.793. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 27.463.

KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 234.
Aldi baterakoak: 183 (108 gizonezko, 75 emakumezko).
Sektoreka: <5 nekazaritzan, 44 industrian, <5 eraikuntzan eta 186 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 131-136 gizonezko, 101-106 emakumezko.

Kontratazioa Beterri-Buruntzan:
Andoain: 195.
Astigarraga: 441.
Hernani: 424.
Lasarte-Oria: 142.
Urnieta: 184
.
Usurbil: 234.
Guztira: 1.620.

Kontratazioa Gipuzkoan: 18.770.

2026ko apirileko datuak

Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.