"Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian" liburua aurkeztu du Jakoba Errekondok gaur Sutegin. Errekondorekin batera, Markel Arriolabengoa, Iñaki Etxebeste eta Dani Blanco dira liburuaren egileak. Argia aldizkariak argitaratutako liburu honek, Euskal Herriko zuhaitzek eta euskaldunek eman dioten erabilera azaltzen dira liburuan, baita zuhaitz bakoitzeko bitxikeriak ere. Usurbilgo udalak ere babestu du liburua.
Liburua idazteko prozesua Errekondoren kezka batetik abiatuta hasi zen. Haren ustez, euskaldunek lotura asko izan dute beti zuhaitzekin, eta lotura eta jakintasuna galtzeko beldurraren aurrean, liburua egitea erabaki zuen, Arriolabengoa eta Etxebesterekin batera.
Aurkezpenean liburuaren nondik norakoak zein izan diren azaldu ditu Errekondok. Guztira, 116 espezieren erabilerak eta bitxikeriak, besteak beste, bildu dituzte. Zuhaitzei dagokionez, Euskal Herriko hainbat txokotan zuhaitz bakoitzari deitzeko modua nabarmendu du, eta Elorri beltzak ditu izen gehien, Patxarana egiteko basaranak ematen dituen zuhaitza. San Juan baleontzia egiteko erabili diren egurrak zein diren ere azaltzen dira liburuan.
3 hitzaurre, 15 adituren testuak, 100 ilustrazio, 235 zuhaitzen eta arbolen mapa bat, 1.096 argazki eta 5000 hitzeko "altxorra" jaso dituzte. Sei urteko lana izan dela aitortu du eta duela hilabete aurkeztu zuten liburua.
Egileei egindako elkarrizketa lotura honetan ikus daiteke.