Usurbilgo jaiak

Soka dantzak irudi ikusgarriak utzi ditu

Erredakzioa 2026ko uztailaren 2a

Ohiturari jarraituz, udal ordezkariek soka dantza eskaini diete Joxe Martin Sagardia plazara hurbildu diren herritarrei. Ez dira dantzan aritu diren bakarrak izan, ordea. 

Udaletxean ordezkatuta dauden alderdi guztiek parte hartu dute ekitaldian. Alkatearekin eta udal zinegotziekin batera, euren etxekoak zein lagunak jarri dituzte dantzan. Aurten omenduak izan diren bi erakundeetako ordezkariak ere plazaratu dituzte: Zubieta Lanbide Eskolako eta Usurbil Futbol Taldeko kideak.

Orbeldi Dantza Taldearen lana nabarmendu behar da beste behin ere, eurak direlako politikariak soka dantzarako trebatzen dituztenak.

Erlazionatuak

[IRUDITAN] Soka dantza, argazkitan

Erredakzioa uzt 02, 14:04 Usurbil