Berrehunetik gora langabetu izaten segitzen du Usurbilek

Noaua Aldizkaria 2026ko uztailaren 10a

Maiatzetik ekainera, 210etik 212ra handitu da Usurbilgo langabetu kopurua.

Iazko urriko langabetu kopurua izatera itzuli da udalerri hau. Izan ere, Estatuko Enplegu Zerbitzuak 212 lanik gabeko herritar zenbatu zituen ekainean udalerri honetan, 2025eko urrian bezalaxe. Abenduaz geroztik 200etik gorako langabetu kopurua izan du Usurbilek; 205 abenduan, 204 urtarrilean, 209 otsailean, 203 martxoan, 202 apirilean eta 210 maiatzean. Aipatu moduan, bi langabetu gehiago zenbatu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak ekainean udalerri honetan.

Ohi bezala, erdia baino gehiago emakumezkoak ziren lanik gabe zeudenak, 212tik 117 emakumezko eta 95 gizonezko, gehienak (guztira 128) 45 urtetik gorakoak ziren.

Usurbilen bezalaxe, Beterri Buruntzan eta Gipuzkoan ere handitu egin zen langabetu kopurua joan den hilean. 2.793 langabetu zituen maiatzean eskualde honek, 2.886 ekainean (93 langabetu gehiago); aldiz, Gipuzkoak 27.463 langabetu maiatzean eta 27.854 langabetu ekainean (391 langabetu gehiago).

Kontratazio datuei dagokienean, 246 kontratu erregistratu ziren udalerri honean ekainean (234 izan ziren maiatzean); ohi bezala, gehienak 196 (111 gizonezko, 85 emakumezko) aldi baterako hitzartu ziren. Gizonezkoak baino emakumezko langabetu gehiago izan arren, gizonezko gehiago (128-133) kontratu ziren emakumezkoak baino (113-118) joan den hilean.

2026ko ekaina
Usurbil: 212.     Beterri-Buruntza: 2.886.    Gipuzkoa: 27.854.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 95.
25 urtetik behera: 13.
25-44 urte artean: 22.
45 urtetik gora: 60.
 

Emakumezkoak: 117.
25 urtetik behera: 6.
25-44 urte artean: 43.
45 urtetik gora: 68. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 6.
Industria: 23.
Eraikuntza: 6.
Zerbitzuak: 151.
Aldez aurreko lanik gabe: 26. 

Langabezia Beterri-Buruntzan
Andoain: 659.
Astigarraga: 238.
Hernani: 789.
Lasarte-Oria: 764.
Urnieta: 224.
Usurbil: 212.
Guztira: 2.886. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 27.854.

KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 246.
Aldi baterakoak: 196 (111 gizonezko, 85 emakumezko).
Sektoreka: <5 nekazaritzan, 58 industrian, 5 eraikuntzan eta 182 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 128-133 gizonezko, 113-118 emakumezko.

Kontratazioa Beterri-Buruntzan:
Andoain: 344.
Astigarraga: 472.
Hernani: 639.
Lasarte-Oria: 217.
Urnieta: 306
.
Usurbil: 246.
Guztira: 2.224.

Kontratazioa Gipuzkoan: 23.698.


2026ko maiatzeko datuak

Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.