Aldaketarik ez. Ekaineko langabetu kopuru bera izan zuen Usurbilek uztailean ere; Estatuko Enplegu Zerbitzuaren arabera, 212. Zifra horren baitan, ordea, izan da aldaketarik. Ekainean 95 ziren gizonezko langabetuak, 100 uztailean; aldiz, murriztu egin da zertxobait emakumeko langabetuen kopurua denbora tarte horretan, 117tik 112ra.
Adinaren ikuspegitik, 212tik langabetu gehienek (128) 45 urtetik gorakoen artean zeuden uztailean.
Erregistraturiko kontratu kopurua ere handitu egin zen hilabete berean; 246 izan ziren ekainean, 282 uztailean. Haietatik 201 aldi baterako hitzartu ziren. Emakumezkoak baino (133) gizonezko gehiago (149) kontratatu ziren uztailean.
Eskualdeari dagokionean, Usurbilen ez bezala, handitu egin zen langabetu kopurua uztailean. 2.886 ziren ekainean, 50 gehiago, 2.936 uztailean. Gipuzkoan ere joera bera izan zen epealdi horretan. 27.854 langabetu zituen herrialdeak ekainean; 266 gehiago, 28.120 uztailean.
2026ko uztaila
Usurbil: 212. Beterri-Buruntza: 2.936. Gipuzkoa: 28.120.
Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 100.
25 urtetik behera: 14.
25-44 urte artean: 24.
45 urtetik gora: 62.
Emakumezkoak: 112.
25 urtetik behera: 6.
25-44 urte artean: 40.
45 urtetik gora: 66.
Sektorearen arabera
Nekazaritza: 5.
Industria: 24.
Eraikuntza: 6.
Zerbitzuak: 150.
Aldez aurreko lanik gabe: 27.
Langabezia Beterri-Buruntzan
Andoain: 656.
Astigarraga: 243.
Hernani: 828.
Lasarte-Oria: 761.
Urnieta: 236.
Usurbil: 212.
Guztira: 2.936.
Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 28.120.
KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 282.
Aldi baterakoak: 201 (113 gizonezko, 88 emakumezko).
Sektoreka: 18 nekazaritzan, 66 industrian, 6 eraikuntzan eta 192 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 149 gizonezko, 133 emakumezko.
Kontratazioa Beterri-Buruntzan:
Andoain: 218.
Astigarraga: 571.
Hernani: 652.
Lasarte-Oria: 278.
Urnieta: 289.
Usurbil: 282.
Guztira: 2.290.
Kontratazioa Gipuzkoan: 22.204.
2026ko ekaineko datuak
Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.