212tik 223ra hazi zen langabetu kopurua abuztuan

Noaua Aldizkaria

Usurbilek abuztuan 223 langabetu zituela jakinarazi du Estatuko Enplegu Zerbitzuak.

Ekainean eta uztailean 212 langabetu zenbatu ostean, abuztuan hamaika langabetu gehiago zituen Usurbilek, Estatuko Enplegu Zerbitzuaren arabera; 223 guztira. Iazko datu beretsua dugu honako hau. 2025eko abuztuan ere 218 langabetu zenbatu zituen. Orduko hartan, ordea, uztailetik hilabete hartara izandako langabetu kopuruaren handitzea askoz nabarmenagoa izan zen. Iazko uztailean 190 langabetu zeuden udalerri honetan aipatu iturri beraren arabera; 28 gehiago, beraz, abuztuan.

Aurtengo datuetara itzulita, abuztuko 223 langabetutik 123 emakumezkoak ziren, 100 gizonezkoak. Tarte hori handitu egin zen uztailetik iragan hilabetera. Izan ere, uztailean 100 gizonezko langabetu eta 112 emakumezko langabetu zeuden udalerri honetan, Estatuko Enplegu Zerbitzuak plazaraturiko zifren arabera.

Honenbestez, uztailetik abuztura langabetu kopuruan izandako hazkuntza, emakumezkoen artean gertatuko da.

Adin tarteei erreparatuz gero, beste behin, langabetu gehien, 45 urtetik gorakoen artean daude; 223 langabetutik 129.

Bestalde, iragan hilabetean 195 kontratu erregistratu ziren Usurbilen. Ohi bezala, gehienak (141) zerbitzuetan eta 135, aldi baterako hitzartu ziren; 87 gizonezkoekin, 48 emakumezkoekin. Gizonezkoak baino emakumezko langabetu gehiago izan arren, abuztuan ere emakumezkoenak baino (74) gizonezko gehiagoren kontratuak erregistratu ziren (121).

Usurbilen gertatu bezalaxe, Beterri Buruntzan eta Gipuzkoan ere hazi egin zen langabetu kopurua abuztuan, uztaileko datuekin alderatuz gero. Uztailean 2.936 langabetu zeuden eskualdean eta 28.120 Gipuzkoan. Abuztuan, aldiz, 115 langabetu gehiago (3.051) Beterri Buruntzan eta 371 gehiago Gipuzkoan (28.491).


2026ko abuztua
Usurbil: 223.     Beterri-Buruntza: 3.051.    Gipuzkoa: 28.491.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 100.
25 urtetik behera: 16.
25-44 urte artean: 23.
45 urtetik gora: 61.
 

Emakumezkoak: 123.
25 urtetik behera: 12.
25-44 urte artean: 43.
45 urtetik gora: 68. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 6.
Industria: 26.
Eraikuntza: 4.
Zerbitzuak: 157.
Aldez aurreko lanik gabe: 30. 

Langabezia Beterri-Buruntzan
Andoain: 680.
Astigarraga: 254.
Hernani: 870.
Lasarte-Oria: 770.
Urnieta: 254.
Usurbil: 223.
Guztira: 3.051. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 28.491.

KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 195.
Aldi baterakoak: 135 (87 gizonezko, 48 emakumezko).
Sektoreka: 3 nekazaritzan, 46 industrian, 5 eraikuntzan eta 141 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 121 gizonezko, 74 emakumezko.

Kontratazioa Beterri-Buruntzan:
Andoain: 181.
Astigarraga: 558.
Hernani: 510.
Lasarte-Oria: 188.
Urnieta: 241
.
Usurbil: 195.
Guztira: 1.873.

Kontratazioa Gipuzkoan: 15.805.

2026ko uztaileko datuak

Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.