50. Kilometroak jaialdia ospatuko da urriaren 4an Lazkaon. Aurtengoan ere, Gipuzkoako ikastolen Erronka ekimenean parte hartuko dute Udarregi ikastolaren DBH4koek. “Helburua 14 eta 16 urte bitarteko gazteen artean talde lana eta sormena sustatzea da. Horretarako, Kilometroak ezagutzera eman eta bidenabar, komunikazio bide gisa bideo lehiaketa erabiliko dute, kultura elkar trukatzeko, eta modu dibertigarri batean partaide bakoitzaren eta lehiaketan parte hartzen duen ikastola bakoitzaren herria erakutsiz.”.
Talde parte hartzaileek aurkezpen bideoak egin dituzte, “Ikastola bakoitzak Kilometroak jaiaren inguruan egiten duen interpretazioarekin eta bakoitzak aurkeztu nahi dituen irudiekin (herriko irudiak, ikasleenak, etab.)”. Bideook landu eta sareratu dituztenen artean dira, Udarregi ikastolako DBH 4. mailako ikasleak. Lehenengo bi irabazleak bideook jasotako “gustuko dut” kopuruaren baitan izendatuko dituzte. Hirugarrena Rural Kutxak izendatuko du. Sari bakoitza 400 eurokoa izango da. Udarregikoen bideoa Instagramen (@kilometroak) ikusi eta atsegin duzuela adierazi dezakezue urriaren 3ra arte. Egun horretan egingo dute Zenbaketa urriaren 3an egingo dute. Udarregi ikastolaz eta ikastolari izena emandako bertsolariaren bizitzaz dihardute ikus-entzunezko lanean, Kilometroak jaialdiari buruzko ibilbide historikoa egiteaz gain. Gogotsu agertu dira, Lazkaoko jaialdira joan eta Erronkan parte hartzeko. Momentuz, ikastolen jaialdiko sare sozialen bidez datorren bideoa zabaldu dute.
Informazio gehiago, kilometroak.eus/erronka atarian duzue.
Mende erdiko jaialdia
"Ibilian-ibilian, buelta!" aldarripean ospatuko da urriaren 4ko 50. Kilometroak Lazkaon. Abiapuntura itzuliko da jaialdi hau. Izan ere, lehen edizioa, 1977kia Beasain eta Lazkao herrien artean sortu zuten. "Kilometroak jaiaren ibilbide luzea 1977an Lazkaon hasi zen eta 2026an Lazkaora itzuliko da berriz ere. Ibilian-ibilian, inoiz huts egin gabe, bukle handi bat itxiko dugu, baina honen itxidurak ez du inolaz ere amaiera bat adierazten, alderantziz baizik; beste buelta, beste bukle baten hasieran gaude", antolatzaileen esanetan.
50 urteotako Kilometroak guztiak oroitzen dituen albiste honi atxikitako bideoa plazaratu dute. Jaialdi honen historian gordeak daude, 1978ko Zubietako edizioa baita 2015ean Usurbilen eginikoa ere. Hainbat ekimen antolatu dituzte, oroimen kutsu handiko edizio borobil honen harira. Kilometroakbidea.eus atarian ikusgai dituzue edizio horietako guztietako irudi eta xehetasunak; tartean inguruotan egindakoak.
Informazio gehiago, kilometroak.eus ataria jaso dezakezue.
Ver esta publicación en Instagram