Azken urteotan, urria hasiera helduta egiten ari diren moduan, ezohiko osoko bilkura egingo du udalbatzak asteazken honetan, hilaren 7an, arratsaldeko 18:00etan. Izan ere, udazken honetan egokituko da, 2027. urteko udal aurrekontuak landu, aurkeztu, ekarpenak bildu eta onartzea. Horien aurretik, ordea, urte berrirako Usurbilgo zerga, tasa eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantza fiskalak onartzea dagokio udalbatzari. Onespen bide horri hasiera emateko deitu dute asteazken honetako ezohiko osoko bilkura.
Zuzenean eta bideo-aktak
Gogoan izan, iazko udaz geroztik egiten ari diren moduan, udalbatzaren osoko bilkura hau ere zuzenean jarraitu ahalko duzue Usurbilgo Udalak Youtuben duen @usurbiludala4589 kanalean. Bertan jasoak geratzen dira zuzeneko emanaldi horiek. Gerora, usurbil.bideoaktak.eus atarian ere ikusi ahalko dituzue saio horren eta datozenen bideo-aktak ere. Izan ere, "kide anitzeko organoen funtzionamendu elektronikoaren ordenantzari eta Udala, gertu misioari jarraiki", osoko bilkuren digitalizazioan urrats berria eman du Usurbilgo Udalak Goienaren laguntzarekin: bideo akten tresna martxan jarri dute. Hala, aurrerantzean, "osoko bilkurako edukiak sailkatuta" ikusi ahalko dira, "puntuka eta bakoitzean parte hartzen duten hizlariak zehaztuta, eta, horrekin batera, lau hizkuntzatan azpititulatuta", aipatu usurbil.bideoaktak.eus atarian.
Urrian, tasa eta zerga bana
Gogoan izan, indarrean dira urtarrilaren 1az geroztik, 2026. urte honetarako Usurbilgo Udalak onarturiko zerga, tasa eta prezio publikoak. Horiek ordaintzeko egutegi fiskala ere onartua du Udalak. Egutegi horri erreparatuta hain zuzen, asteroko merkatua egiteko bide publikoa erabiltzeari lotutako hirugarren hiruhilekoko tasa nahiz ekonomia jarduerei lotutako zerga ordaintzeko hilabetea da honako hau, Udalak irailaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren eta urriaren 6ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren bidez jakinarazi zuenez hurrenez hurren.
Bien erroldak ikusgai daude udal kontuhartzailetzan. Biak ordaintzeko borondatezko epealdia azaroaren 2ra artekoa izango da, Udalak aurtengorako onarturiko egutegi fiskalak zehaztu moduan.
%3a
Ordenantza fiskalen bidez, "helburua bada, diru-sarrera horien bidez herritarrei ahalik eta zerbitzu publiko onena eskaintzea, herritarren beharrak eta udalaren diru-sarreren arteko finantza oreka bermatuz". Horrekin batera, bitarteko gisa ikusten du ordenantza hori udal gobernu taldeak, "Usurbilerako dauzkagun helburuak lortzeko; Usurbil berdinzaleagoa, bizigarriagoa eta jasangarrigoa eraikitzen jarraitzeko" hain zuzen.
Irailean hasten dira lantzen ordenantza fiskalok. Honenbestez, aurreko hilabeteko EAE-ko KPIa-ren zenbatekoa hartzen dute erreferentzia gisa urtero. Uztailekoa hartu dute kontuan, lantzen hasi zirenean abuztukoa argitaratzeke zegoelako, udal gobernu taldetik urriaren 8ko osoko bilkuran argitu zutenez.
2026ko Usurbilgo zerga, tasa eta prezio publikoen igoera orokorra %3koa izango da. Halere, aurreko urteen antzera, zenbait salbuespen izango dira. Esteka honetan dituzue xehetasunak: 2026ko ordenantza fiskalen behin-behineko onarpena.
|
Zerga/Tasa |
Ordain epea |
|
Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - aurreko urteko 4. hiruhilekoa |
Urtarrilaren 2tik otsailak 2ra |
|
Ura ,estolderia eta hondakinak - aurreko urteko 4. hiruhilekoa |
Otsailak 2etik martxoak 2ra |
|
Trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga |
Martxoak 2tik apirilak 15ra |
|
Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - urteko 1. hiruhilekoa |
Apirilak 1etik maiatzak 4ra |
|
Ura, estolderia eta hondakinak - urteko 1. hiruhilekoa |
Maiatzak 4tik ekainak 1era |
|
Ondasun higiezinen gaineko zerga |
Maiatzak 15tik uztailak 1era |
|
Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - urteko 2. hiruhilekoa |
Uztailak 1etik abuztuak 3ra |
|
Ura, estolderia eta hondakinak - urteko 2. hiruhilekoa |
Abuztuak 3tik irailak 1era |
|
Espaloian zehar ibilgailuak sartzea (badoa) |
Irailak 1etik urriak 1era |
|
Ekonomi jarduera gaineko zerga |
Urriak 1etik azaroak 2ra |
|
Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - urteko 3. hiruhilekoa |
Urriak 1etik azaroak 2ra |
|
Ura, estolderia eta hondakinak - urteko 3. hiruhilekoa |
Azaroak 2tik abenduak 1era |
|
Bide publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik tasa (beladoreak, kutxazain automatikoak...) |
Azaroaren 2tik 30era |
|
Emakida administratiboak (Atxega jauregia, udal baratzak...) |
Azaroaren 2tik 30era |
|
Haur Eskolaren hezkuntza zerbitzua |
Hilaren 5ean (hilero) |