212 langabetu zenbatu zituen Usurbilen Estatuko Enplegu Zerbitzuak ekainean eta uztailean, hamaika gehiago, 223 guztira abuztuan. Irailean berriz, murriztu eta uda hasierako kopurura hurbildu da, udalerri honetako langabezia datua. Izan ere, iragan hilabetean, lanik gabeko 215 lagun zenbatu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak Usurbilen.
Ohi bezala, emakumezko langabetu gehiago (117) izaten segitzen du herri honek, gizonezkoak (98) baino. Adinaren ikuspegitik, 215 langabetutik 118, 45 urtetik gorakoen artean zeuden irailean; sektoreka, gehienak zerbitzuetan, guztira 152.
Usurbilen bezala, Beterri Buruntzan ere murriztu egin zen langabetu kopurua joan den hilabetean. 3.051 ziren abuztuan, 3.013 irailean. Gipuzkoan, aldiz, 28.491tik 29.156ra gehitu zen langabetu kopurua.
Kontratazio datuei dagokienean, 195 kontratu hitzartu ziren Usurbilen abuztuan, 279 irailean; gehienak, ohi bezala, aldi baterako, 200 guztira. Gizonezko gehiago kontratatu ziren (160 pasatxo) emakumezkoak baino (101 pasatxo).
Beterri Buruntzan (1.873tik 2.420ra) eta Gipuzkoan ere (15.805etik 24.353ra) handitu egin da abuztutik irailera, eremu horietan erregistraturiko kontratu kopurua.
2026ko iraila
Usurbil: 215. Beterri-Buruntza: 3.013. Gipuzkoa: 29.156.
Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 98.
25 urtetik behera: 16.
25-44 urte artean: 25.
45 urtetik gora: 57.
Emakumezkoak: 117.
25 urtetik behera: 12.
25-44 urte artean: 44.
45 urtetik gora: 61.
Sektorearen arabera
Nekazaritza: 6.
Industria: 26.
Eraikuntza: 4.
Zerbitzuak: 152.
Aldez aurreko lanik gabe: 27.
Langabezia Beterri-Buruntzan
Andoain: 680.
Astigarraga: 231.
Hernani: 863.
Lasarte-Oria: 788.
Urnieta: 236.
Usurbil: 215.
Guztira: 3.013.
Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 29.156.
KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 279.
Aldi baterakoak: 200 (123 gizonezko, 77 emakumezko).
Sektoreka: <5 nekazaritzan, 61 industrian, <5 eraikuntzan eta 214 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 163-168 gizonezko, 101-06 emakumezko.
Kontratazioa Beterri-Buruntzan:
Andoain: 274.
Astigarraga: 742.
Hernani: 646.
Lasarte-Oria: 253.
Urnieta: 226.
Usurbil: 279.
Guztira: 2.420.
Kontratazioa Gipuzkoan: 24.353.
2026ko abuztuko datuak
Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.