2026/10/24 11:00-11:45
DeialdiaOrdua: 11:00-11:45.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zehaztasunak: “Zaintza aringarri pediatrikoak 24/7 zerbitzu bidez errealitate izan dadin” galdegingo dute hitzordu horren bidez. Ekitaldian izango dira “Porrotx eta Marimotots, Goazen! taldea, eta baita Ane Labaka, Maddi Ane Txoperena eta Yolanda Arrieta ere”. Antolatzaileek iragarri dutenez, “ekitaldi laburra eta goxoa izango da eta Sutegi aretoa haur eta helduekin bete nahi dugu. Zatoz gurekin!” egin dute deia. Auditorioko ekitaldiaren ostean, “argazkia, esku-soka eta hamaiketakoa” iragarri dituzte.
Gonbidapenak: aurrez eskura daitezke, labur.eus/gorde helbidean.
Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Gehiago Gara izeneko ekimenaren baitako eragileak (Hil Argi Elkartea, Bizipoza Elkartea, Bidegin Elkartea, Goizargi Elkartea, Esku Hutsik Elkartea, Heriotza Haurrekin).