Langabetu kopuruak zertxobait gora egin zuen urrian

Noaua Aldizkaria

215 langabetu zenbatu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak irailean, hiru gehiago urrian.

Irailean baino hiru langabetu gehiago ditu Usurbilek, 218 guztira, Estatuko Enplegu Zerbitzuak kaleraturiko azken datuen arabera.

Sektoreka, langabetu gehienak zerbitzuen sektorean dira, 159 guztira. Adinari erreparatuta, langabetuen erdia baino gehiago (218tik 123) 45 urtetik gorakoen artean da oraingoan ere. Eta oraingoan ere gizonezkoak baino (100) emakumezko langabetu gehiago (118) zenbatu ditu Estatuko Enplegu Zerbitzuak udalerri honetan. Aldiz, 130 gizonezko eta 90 emakumezko ingururen kontratuak erregistratu ziren iragan hilabetean. Guztira, 220 lan-kontratu erregistratu ziren urrian, ia denak, 178 aldi baterako hitzartu ziren, 147 zerbitzuen sektorean. 279 kontratu erregistratu ziren irailean.

Eskualdeko eta Gipuzkoako datuei dagokienean, Usurbilen bezalaxe, handitu egin zen langabetu kopurua bi eremu horietan, joan den hilabetean. Beterri-Buruntza eskualdeari dagokionean, urrian lanik gabeko 3.058 herritar zeudela jakinarazi du Estatuko Enplegu Zerbitzuak eta 29.172 Gipuzk
oan; 3.013 eta 29.156 izan ziren irailean, hurrenez hurren.

2026ko urria
Usurbil: 218.     Beterri-Buruntza: 3.058.    Gipuzkoa: 29.712.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 100.
25 urtetik behera: 13.
25-44 urte artean: 27.
45 urtetik gora: 60.

 

Emakumezkoak: 118.
25 urtetik behera: 13.
25-44 urte artean: 42.
45 urtetik gora: 63. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 6.
Industria: 22.
Eraikuntza: 4.
Zerbitzuak: 159.
Aldez aurreko lanik gabe: 27. 

Langabezia Beterri-Buruntzan
Andoain: 703.
Astigarraga: 240.
Hernani: 857.
Lasarte-Oria: 800.
Urnieta: 240.
Usurbil: 218.
Guztira: 3.058. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 29.712.

KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 220.
Aldi baterakoak: 178 (107 gizonezko, 71 emakumezko).
Sektoreka: 1 nekazaritzan, 66 industrian, 6 eraikuntzan eta 147 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 126-131 gizonezko, 89-94 emakumezko.

Kontratazioa Beterri-Buruntzan:
Andoain: 211.
Astigarraga: 485.
Hernani: 606.
Lasarte-Oria: 214.
Urnieta: 188
.
Usurbil: 220.
Guztira: 1.924.

Kontratazioa Gipuzkoan: 22.070.

2026ko iraileko datuak

Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.