#A29

Mertxe Aizpuruaren agurreko hauteskunde kanpainako EH Bilduren ekitaldia larunbatean

Noaua Aldizkaria

Erdibidera heldutako azaroaren 29ko bozketa egunari begirako kanpainako ekitaldia antolatu du EH Bilduk larunbat honetan, azaroaren 21ean. Madrilgo Diputatuen Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburu Oihana Etxebarria Legrandek, Gipuzkoako Batzar Nagusietako eta herrialdeko bozeramaile Maddalen Iriarte Okiñenak eta bere agurreko kanpaina izango duen herrikidide eta 2019tik Diputatuen Kongresuko bozeramaile Mertxe Aizpurua Arzallusek parte hartuko dute.

Espainiako Gorteak berritzeko azaroaren 29ko hauteskundeetarako kanpaina erdibidera heldu berritan EH Bilduk ekitaldia deitu du larunbaterako, azaroaren 21erako, eguerdiko 12:00etan frontoian. Dakizuenez, bi erakunde berritzeko baliatuko da hurrengo asteko bozketa eguna; Madrilgo Diputatuen Kongresua eta Senatua.

Kongresurako EH Bilduk aurkezturiko Gipuzkoako zerrendaburu Oihana Etxebarrieta Legrandek parte hartuko du biharko frontoiko ekitaldian. Berarekin batera izango da baita hitzordu berean, EH Bilduren Gipuzkoako bozeramaile eta herrialde honetako Batzar Nagusietako diputatu Maddalen Iriarte Okiñena.

Azkenik, hitzorduan parte hartuko da baita, 2019az geroztik, Madrilgo Diputatuen Kongresuan EH Bilduk izandako bozeramaile eta Usurbilgo alkate ohi Mertxe Aizpurua Arzallus herrikideak. Kalezarkoak hauteskundeok deitu ostean iragarri zuen, amaitutzat emango zuela bere ibilbide politikoa legealdi hau bukatzearekin batera.

Horregatik, Usurbilgo EH Bildutik sare sozialen bidez iragarri dutenez, "Mertxeren azken hauteskunde kanpaina izango da eta herriko ekitaldia berarentzat berezia izatea nahiko genuke. Zatoz zu ere! Eskerrik asko Mertxe!".

Aurreko ostiralean kartelak itsatsiz ekin ostean, EH Bilduk herrian egingo duen ekitaldia izango da larunbat honetakoa, "Uusrbilen posible egin" aldarripean.