Haizeteak kalteak eragin ditu Zubietako errebote plazan

Noaua Aldizkaria 2018ko aza. 10a, 10:39

 

Haizeak Zubietako errebote plazako sare berria bota zuen bart. Gaueko 22:50ean eman zen ezbeharra. Kalteak begi bistakoak dira. Unai Agirrek igorri digun informazioaren arabera, "sarea duela bi urte eskas jarri zuten, 6 metroko erdiko postea eta eliza ondoko hormaren zati bat, 4x1 metrokoa". Haizearen indarraz gain, bestelako zehaztapenik ere egin daiteke. Agirreren esanetan "harrigarria da, bere garaian petrilan sartu zuten 6 metroko posteak lurrazpian 40 zm inguru bakarrik zuela sartuta".

Argazkiak: Unai Agirre.