Inauteri giroa Zubietan

Noaua Aldizkaria 2019ko ots. 23a, 18:17

Aurten martxoaren 2arekin egokitu da Inauteri Jaia. Ohiturari jarraituz, astebete lehenago ospatu dute Euskal Inauteri Festa Zubieta aldean. Arratsaldeko 16:30ean abiatu dira Lasarte-Oriaruntz. Beste behin ere, jai giroan egin dute bi herrien arteko senidetze-ekitaldia.