Larunbat honetan jokatuko da Joko Garbi txapelketako finala

Noaua Aldizkaria 2019ko mar. 7a, 16:49

Azken urteotako joera apurtuz, aurten ez da zubietarren arteko finalik izango. Oiartzungo Txost 2 taldea izango da Zubieta 2 taldearen aurkaria.

Finala Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan jokatuko da, larunbat honetan arratsaldeko 18:00etan hasita. Bi bikote hauek kantxaratuko dira:

TXOST 2 (P. Etchelecu - T. Nazabal). 

ZUBIETA 2 (J. Aizpurua - A. Arrillaga).

 

Bost talde aritu dira lehian

Bost talde lehiatu dira aurten Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketan: Txost 1, Txost 2, Zubieta 1, Zubieta 2, Zubieta 3. 

Zubieta 2 eta Txost 2 taldeak izan dira finalerako txartela eskuratu dutenak. Larunbat arratsaldean jakingo da nork eskuratuko duen txapela.

Informazio iturria: Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa.