Aurtengoak berea egin ostean, 2019-20 ikasturtera begira dira jada ikastetxeak. Lanbide Eskola tartean. Ekainaren 3az geroztik zabalik izan da bi astez aurrematrikulazio kanpaina. Ostiral honetan (ekainak 14) itxiko dute. Lanbide Eskolatik orain izen ematea derrigorrezkoa dela nabarmentzen dute, gero matrikulatu ahal izateko. Orain aurrematrikulazioa bideratzen ez duenak ezingo du gero hurrengo ikasturterako matrikulatu.
Aurrematrikulazioa bideratzeko NAN agiria eta espediente akademikoa aurkeztu beharko direla gogorarazten dute.
Erdi eta goi mailako zikloak eskaintzen ditu Usurbilgo Lanbide Eskolak:
ERDI MAILAKO ZIKLOAK
-Administrazio Kudeaketako Heziketa Zikloa.
-Instalazio elektriko eta automatikoak.
-Mekanizatua.
-Bero sorrera instalakuntzak.
-Goi mailako sarbide ikastaroa.
GOI MAILAKO ZIKLOAK
-Administrazio eta Finantzetako Heziketa Zikloa.
-Automatizazio eta Robotika Industriala.
-Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa.
-Fluido Instalakuntzen eta Instalakuntza Termikoen Mantenuan.
-Efizientzia energetikoa eta eguzki energi termikoa.
Informazio gehiago:
lhusurbil.eus
943 364 600
eskola@lhusurbil.eus