Endika Abril Errebote Txapelketako Zubietaren lehen neurketa, igandean etxean

Noaua Aldizkaria 2019ko ira. 6a, 10:14

Asteburuan abiatuko de 56. Endika Abril Errebote Txapelketako estreinako neurketa etxean jokatuko du Zubietak. Baigorriko Zaharrer Segi izango du aurkari, igande goizeko 11:00etan abiatuko den partidan.

Gipuzkoako bi talde, Villabonako Behar Zana eta Oiartzungo Txost. Nafarroa Beherako ordezkaritza ere izango du; Baigorriko Zaharrer Segi. Eta Lapurdiko lau talde lehiatuko dira baita; Hazparneko Noizbait, Donibane Lohitzuneko Luzean, Kanboko Kanboarrak eta Sarako Izarra sararrak. 

Bi multzotan banatuta abiatuko dute Endika Abrilen lehen fasea asteburuan. Itzuli bateko ligaxka jokatuko dute zortzi taldeek hurrengo hiru asteburuetan. Partidak, Zubieta, Villabona eta Oiartzungo plazetan jokatuko dira. Gero bi finalerdi irailaren 29ko asteburuan. 56. edizioko final handia urriaren 6ko asteburuan jokatuko da Villabonan, beti ere eguraldiak laguntzen badu. 

Zubietarren lehen neurketa igande goiz honetan, irailaren 8an, 11:00etan errebote plazan.

56. ENDIKA ABRIL ERREBOTE TXAPELKETA
Hasiera: irailaren 8ko asteburua.
Amaiera: eguraldiak laguntzen badu, urriaren 6ko asteburuan Villabonako errebote plazan.
Faseak:
-Irailaren 8ko asteburutik irailaren 22ko asteburura: itzuli bateko ligaxka, Oiartzun, Villabona eta Zubietako plazetan.
-Irailaren 29ko asteburuan: lehen fasean bi multzoetan lehen bi postuetan sailkatutako taldeen arteko finalerdiak. Multzo bateko lehen sailkatua beste multzoko bigarren sailkatuarekin lehiatuko da.
-Urriaren 6ko asteburuan: finala Villabonako errebote plazan.
Parte hartzaileak: 
A multzoa: Zubieta (Zubieta, Gipuzkoa), Behar Zana (Villabona, Gipuzkoa), Noizbait (Hazparne, Lapurdi), Zaharrer Segi (Baigorri, Nafarroa Beherea).
B multzoa: Luzean (Donibane Lohitzune, Lapurdi), Kanboarrak (Kanbo, Lapurdi), Sarako Izarra (Sara, Lapurdi), Txost (Oiartzun, Gipuzkoa).

Zubietan jokatuko diren neurketak:
-Irailak 8: Zubieta-Zaharrer Segi (Baigorri)
-Irailak 15: Zubieta-Hazparne.
-Irailak 22:
Zubieta-Behar Zana (Villabona)
Hazparne-Zaharrer Segi.

Informazio gehiago: gipuzkoapilota.eus