Final-laurdenean kantatzeko aukera du oraindik

Asier Azpiroz bigarren izan zen Ordiziako bertso saioan

Noaua Aldizkaria 2019ko ira. 23a, 12:19

Beñat Lizaso nagusitu zen Ordiziako saioan eta urriaren 20an Irunen jokatuko den final-laurdenean kantatuko du Lizasok. Asier Azpiroz bigarren izan zen baina hurrengo fasera pasako den ala ez jakiteko itxaron egin beharko du.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-zortzirenetan 42 bertsolari ari dira lehian. Sei bertsolariz osatutako zazpi talde, zehatzago esanda. Talde bakoitzeko irabazlea zuzenean pasako da hurrengo fasera eta horiekin batera pasako dira puntu gehien batzen dituzten beste hamazazpi bertsolari. Hortaz, final-zortzirenetako sailkapen fasea amaitu arte ez dugu jakingo Asier Azpirozek aurrera egingo duen ala ez.

 

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, Ordiziako puntuazioak

Beñat Lizaso Alberdi                         445

Asier Azpiroz Iztueta                         423

Ane Zuazubiskar Iñarra                     416,5

Manex Mujika Amunarriz                  416

Aitor Urbieta Aizpurua                      402,5

Ainhoa Agirreazaldegi Rekondo          397

 

Argazkia: bertsozale.eus

 

“Bertsoarekin dudan joan-etorriko lotura honetan, ‘etorriko’ garaia da txapelketa”

Aurreko asteko NOAUA!n bertsolari zubietarrarekin aritu ginen solasean. Hauxe esteka: Asier Azpirozi elkarrizketa.