Manifestazioaren harira hemen deitzaileek plazaratu berri duten kartela eta prentsa oharra. "Laster gipuzkoarrontzat egun garrantzitsuak datozkigu", diote besteak beste, CCOO, LAB, STEILAS eta EHNE sindikatuak, ikasleen sindikatuak, Greenpeace eta Eguzki talde ekologistak, Ernai gazte erakundea, Erraustegiaren Aurkako Mugimendua, Extinction Rebellion eta GuraSOS-ek biltzen dituen Larreko Mahaitik.
Erraustegia ofizialki martxan jartzeko eguna hurbiltzen doan honetan, "erraustegia geldituko dugula ozen adierazko unea" dela gogorarazten dute.
Erraustegiaren baimena bertan behera uztea eskatzen dute eta "agintariei exijitzen diegu otsailaren 29an Donostiako kaleetara aterako garen herritar guztion hitza entzun dezatela. Jakin dezatela borroka hau ez dela inoiz amaituko: dena baitugu irabazteko".
Larreko Mahaiko kideek iragarri dutenez, "ingurumena eta bizitza erdigunean jarriko duen jendarte eredu baten aldeko borrokan trantsizio ekologikoa gako izan daitekeenez, bertan eragiten jarraituko dugu. Erraustegia piztuko badute ere, hurbil izango gaituzte, urte luzez izan gaituzten bezala, haien itzal, hitza eta erabakia herritarrona dela oroitaraziz, makro proiektu injustu eta antisozialak salatuz eta ingurune eta jendarte hau bizigarriagoa egiteko borrokan jarraituz".
Horregatik, "dei egiten diogu Gipuzkoako herritar eta langile orori otsailaren 29an Donostian izango den manifestazioan parte hartzera!".