Inauteriak

Hasi da Inauteri festa

Noaua Aldizkaria 2020ko ots. 15a, 18:06

Agindutako orduan, arratsaldeko 16:30ean abiatu da Euskal Inauteria. Trikitixa doinuak lagun, txantxoak kalejiran iritsi dira Hipodromoko zubiraino. Han Lasarte-Oriako dantzariak batu zaizkie. ‪Kalez kale ibili dira Lasarten barrena eta arratsaldeko 19:00etan senidetze-ekitaldia ospatzekoak ziren Okendo plazan.