Brontzezko bi domina Nahia Zudairerentzat, Madeirako Munduko Txapelketan

Noaua Aldizkaria 2022ko eka. 15a, 11:38

Banakako nahiz taldekako proba banatan brontzezko bi domina eskuratu ditu Zubietako gazteak, egunotan Funchalen jokoan den Munduko Igeriketa Txapelketan.

Garaipen astea, beste bat, Nahia Zudaire Borrezo Zubietako gaztearentzat. Egunotan Madeiran jokaturiko munduko igeriketa egokituko txapelketan, brontzezko bi domina irabazi ditu igerilariak. Lehenengoa aste hasieran, 400 metroko estilo libreko finalean. Estatu espainiarreko marka hautsi zuen gainera; 5:05.40. Azken orduotan bestalde, taldekako erreleboen txapelketan brontzezko domina eskuratu du baita, Miguel Luque, Toni Ponce eta Marta Fernandez kideekin batera. Zorionak! 

Ekainaren 12an abiatu zuten txapelketa Funchalen, larunbatera arte, hilaren 18ra arte luzatuko da. Munduko 70 herrialde inguruko 600 igerilari ari dira lehian. Munduko txapelketa jokatzen ari da Oria-Urumeako Buruntzaldea IKT taldeko kidea eta berarekin batera, Konporta KE-ko Iñigo Llopis Sanzek. Biek ordezkatuko dute Hego Euskal Herria Madeiran.