Urgentziazko mezu laburra plazaratu berri du ostiral honetan Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak sare sozialen bidez. "Erraustegiko azken isurketen harira; bihar larunbata elkarretaratzea Zubietako plazan 12:00etan. Lagundu deialdia zabaltzen mesedez".
Asteazkenaz geroztik, Zubietako erraustegi ondotik igarotzen den Arkaitzerrekak dakarren kutsadura salatzeko mobilizazioa izango da. Gertaera hauetatik hirugarren eguna gaur. Momentuz, ez dago argibiderik. Ur-laginak aztertzen ari dira, emaitzen zain. Zenbait hedabideetan Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) duela bi urte egin bezala, ukatu egin du isurketok erraustegiarekin lotura izan dezaketenik. Eta momentuz, ezer gutxi gehiago. Berriz ere, Arkaitzerreka kutsatua dagoela, gorritsu eta apartsu. Zubietako erreka hau berriz ere erasotua izan dela.
Duela bi urteko egoera beretsua errepikatzen ari da. 2020ko maiatzean gogoan izan, erraustegitik isuritako amoniakoak ehunka arrain eta aingira hil zituen. Ikerketapean da auzia, 14 inputaturekin. Egunotako gertaerak salatzeko plazaratzera deitu ditu herritarrak larunbat eguerdirako (uztailak 16, 12:00etan Zubietako plazan) Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak.