Martxoaren 14an Zubietako frontoian arituko dira, eguerdiko 11:30ean hasita. Soinurbil zikloaren baitan, "Gora Musika! Dantzan" izeneko saioa eskainiko dute bertan. Ene Kantak taldearekin egin ziren ezagun, eta orain talde berri batekin ari dira herriz herri Urko Oskoz eta Oiane Yarza.