Eskubaloia Oiardo kiroldegian10:00 Jubenil mutilak, territorial maila: Usurbil K.E. B-Karibe Berri Legazpi11:45 Jubenil neskak, territorial maila: Cortes Usurbil K.E.-Leizaran Brikogoros Futbola Haranen09:00 Alebinen Nesken Kopa: Usurbil FT-Orioko F.T. 2015-1617:00 Emakumezkoen Ohorezko Erregional Maila: Usurbil FT-Elgoibar C.D.
Ordua: 18:00/19:30.Tokia: Sutegiko auditorioa.Zehaztasunak: "Go!azen” telesailaren 13. denboraldiak denetariko osagaiak izango ditu: abenturak, misterioa, gaztaroko maitasuna, komedia, drama… Horrekin batera, gaur egungo eta betiko euskal talde eta abeslarien kanten moldaketak entzun ahal izango dira".Sarrerak: doan eskuragarri, usurbilkultura.eus plataforman.Iraupena: 60 minutu inguru.Antolatzaileak: Usurbilgo Udala, UEMA, EITB.
Ordua: 18:00.Tokia: Potxoenea.Gidaria: Hil Arte Bizi egitasmoko Nere Erkiaga.Zehaztasunak: "pazientearen autonomiari eta osasun sisteman ditugun eskubideei buruz jargungo du Nere Erkiagak eta Aurretiazko Borondateen Dokumentua nola bete azalduko du, borondatea adierazi ezin dugunerako eskura daukagun tresna baliotsua".Antolatzailea: Usurbil, Herri Zaintzailea.
Ordua: 18:00.Tokia: Potxoenea.Zehaztasunak: "orain arte egin duguna eginda, ez dugu aurrera egingo; beraz, estrategia bateratu baten premia dugu". Zer egingo dugu Usurbilen euskara biziberritzeko?". Gaur egungo egoeraren berri eman, horri buruz hausnartu eta "ondoren, euskara biziberritzen jarraitze aldera, datozen urteetan zer lan-ildo lehenetsi erabakitzeko" baliatu nahi da hitzordua.Antolatzaileak: Usurbilgo Udala, NOAUA! Kultur Elkartea, Etumeta AEK euskaltegia, Udarregi ikastola, Elhuyar eta Usurbilgo udalerria kide duen Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea (UEMA).
Zehaztasunak: Euskal Herriko Musika eta Dantza Eskolen Elkarteak antolaturiko "Musikalean" ekimenarekin bat egingo du Zumarte Musika Eskolak ere.18:00 Kalejira Zumarte Musika Eskolatik hasita. Parte hartzaileak: triki-pandero, haizezko eta perkusioko ikasleak.19:00 Hainbat talde instrumentalen emanaldia Sutegiko auditorioan.Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.
Ordua: 19:00.Tokia: Potxoenea.Zehaztasunak: "Gipuzkoako Foru Aldundiarekin argitaratutako "Euzkadiko borrokalarietako bat naiz. Internazionalistak Gipuzkoan 1936ko Gerran" ikerketa aurkeztuko dute. Usurbil 1936 elkartean ondo ezagunak ditugu Aitzol Arroyo historialaria eta Aitor Azurki kazetaria Usurbilen gerrari buruzko ikerketan bidelagun izan ditugulako. Orain, gerra hartan parte-hartze aktiboa izan zuten nazioarteko borrokalarien historia aski ezezaguna atera dute argitara. Borrokalari haien artean, gutxienez bat Usurbilen aritu zen".Antolatzailea: Usurbil 1936 elkartea.
Ordua: 17:00.Tokia: Santueneako ludoteka.Ekintza: ontzien dekorazioa.Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea.
Ordua: 19:00.Tokia: Salbatore eliza.Organo-jolea: Ignacio Arakistain.Antolatzaileak: Organoaren Lagunak, Fray Jose Echebarria Elkartea, Usurbilgo parrokia eta Usurbilgo Udala.
Ordua: 09:30-13:30.Tokia: Sutegiko auditorioa.Jardunaldiaren izenburua: "Nola kokatu haurren eskubideak erdigunean? Eta errealitate bihurtu?".Zehaztasunak: "Bizipozak, eragiteko helburuaren barruan, haurren oinarrizko eskubideen inguruko lanketa abiatu zuen urtarrilean. Jardunaldi hauetan, gurasoak, irakasleak, familiak, elkarteak eta instituzioak elkartuko gara elkarlanerako bide-orri bat eraikitzeko, haur guztiek beren bizi-proiektua garatzeko behar dituzten eskubideak bermatzeko".Izen-ematea: labur.eus/bizipoza10Informazio gehiagorako: https://bizipoza.eus/jardunaldiak/Antolatzailea: Bizipoza elkartea.
Ordua: 10:30-13:30 .Tokia: Santueneako ludoteka.Ekintza: belarritako eta koilareen tailerra, Ibai-Ondo Backyard-ekoen eskutik.Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea.
Ordua: 17:00.Tokia: Oiardo kiroldegia.Zehaztasunak: "Musuz bete ditzagun udazkena, negua, udaberria eta uda. Musuz urtea eta bizitza. Musuekin gure lurra ere biraka jartzen delako, kantuan eta dantzan. Eta gu berarekin! Ze zapore du marigorringo baten musuak? Konta daiteke urte oso bat musutan? Zatoz pailazookin eta jakingo duzu!”.Sarrerak: 8 eurotan, usurbilkultura.eus plataforman eskuragarri azaroaren 3tik aurrera.Antolatzaileak: NOAUA! K.E. eta Usurbilgo Udala.
Ordua: 18:00.Tokia: Sutegi udal liburutegia.Nori zuzendua: 6 urtetik gorakoentzat.Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.
Ordua: 16:30.Tokia: Txirikorda, Ugartondoko belaunaldiarteko etxebizitza komunitarioko beheko solairua.Oharra: filma zein den egun berean esango da.Antolatzailea: Txirikorda.
Ordua: 17:00.Tokia: Sutegi udal liburutegia.Zehaztasunak: Yolanda Arrietaren “Mari Xor” liburua izango dute mintzagai.Nori zuzendua: 9 urtetik gorakoentzat. Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.
Ordua: 20:00.Tokia: Mikel Laboa plaza.Zehaztasunak: euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko mobilizazioa.Deitzailea: Sare.
Ordua: 11:00-14:30.Tokia: Usurbilgo frontoia.Zehaztasunak: "liburu eta diskoen azken nobedadeak, ipuinak, koadernoak, jostailuak, diseinu bereziko kamisetak, sudaderak, poltsak, motxilak, zeramika produktuak, bitxiak, laminak eta ilustrazioak, panpinak, kandelak, egurrezko produktuak eta gehiago".11:30-14:30 Azokako salmenta postuak.11:30-14:30 Tailerrak, Ziortza Gazte Elkartearen eskutik.Azokan zehar, gaztainak eta sagardoa doan, azokan eginiko erosketen truke.13:30 650 Usurbil Bizi Otarraren aurkezpena.Antolatzailea: Hurbilago Elkartea.
Ordua: 12:00-14:00.Tokia: Mikel Laboa plaza.Zehaztasunak: "Mikel Laboa plazatik aterako gara kantuan herriguneko itzulia egiteko. Gogorarazten dugu ekimena euskal kantua gustuko duen edonori dagoela irekia". Oharra: Kantu Taldea astelehenero biltzen da 18:00etan Agerialdeko musika gelan.Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea.
Ordua: 22:00.Tokia: Aginagako Eliza Zaharra.Zehaztasunak: "Gurean, urteroko hitzordu bihurtu den festa: bakarrizketak, musikariak, dantza eta askoz gehiago!":-Musika: Anne Etchegoyen, Anuk eta Elene, Patrice Dumora (Akelarreko abeslaria).-Antzerkia: "Heroiaren mina" (Gaizka Chamizo).-Dantza: klake dantzariak.-Bakarrizketak: Txiki, Idoia Torregarai, Janire Atxurra.-Magoa: Asier Kidam.-Marrazkilaria: Unai Gaztelumendi.Sarrerak: 10 eurotan, usurbilkultura.eus plataforman.Antolatzailea: Eliza Zaharra Elkargunea.Laguntzailea: Usurbilgo Udala.
Ordutegia: 09:00-20:00.Zehaztasunak: Espainiako Kongresu eta Senaturako hauteskundeak.
09:00-10:00 Ezti eta gozogintza bilketa, postreen bilketa, marrazki lehiaketa.11:00-14:00 Azoka:-Balerdipekoen eskutik tailerra.-Ezti eta txokolatezko goxoak.-Ezti dastaketa.13:30 Sari banaketa: eztigintza, gozogintza, marrazkiak.Antolatzaileak: Erle Lagunak, Usurbilgo Udala, Gipuzkoako Erlezain Elkartea, Goroxtitxo Eztiola, Mahala.
Ordua: 17:00.Tokia: Sutegi udal liburutegia.Zehaztasunak: "Euskadiko Haur eta Literatura Sariaren irabazle Yolanda Arrietaren “Zurtz” liburua izango dute mintzagai".Nori zuzendua: 12 urtetik gorakoentzat.Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.
Ordua: 14:00.Tokia: Santueneako Aialde-Berri sagardotegia.Ekintza: Sebas & Kikek giroturiko kantu-bazkaria.Menuak:-Helduena: txorizo egosia, bakailu tortila, saiheskia eta letxuga, gazta, irasagarra eta intxaurrak. Ura, sagardoa, ardo beltza. Kafea (kopa aparte). Prezioa: 35 euro.-Haurrena: makarroiak tomate eta txorizoarekin, hanburgesa kroketak eta patatekin. Izozkia. Prezioa: 18 euro.Txartelak Santueneako Esnaola janari-dendan eta Artzabal jatetxean salgai, baita santueneake@gmail.com helbidean nahiz 621 09 56 44 telefono zenbaki bidez ere.Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea.
| Abendua | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 | |||