10:00 Usurbilgo frontoian elkartu.10:05 HARRIA HITZ bisita gidatua herrigunean.11:15 DZIRT-DZART saioa. Zehaztasunak: "Ikasturtea gogotsu eta umorez hasteko irailaren 28an HARRIA HITZ- DZIRT DZART ekimena proposatuko dizuegu. Dzirt-Dzart, izenak berak dioen bezala, bat-batean marrazteko saioa da. Hainbat marrazkilari eta aurkezle bat izango dira protagonistak. Marrazkilariak aurkezlearen esanetara marraztuko dute, bertso saioetan egiten den moduan gutxi gorabehera. Ariketa bitxiak burutzen jarriko ditugu komikigileak: minututan neurtutako ariketak, batak bestearen atzetik komikia osatuz segidilla baten gisan… Horretarako, lehenengo Harria Hitz ibilbidea burutuko dugu. 60ko hamarkadara egingo dugun bidaia (eta gogoeta) hau izango da Dzirt-Dzart saioaren haria. Tradizioa eta modernitatea uztartzeko beharra, euskal sorkutzarekin konpromezua eta 60ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultura-eztanda, eta baita eztanda horren ondorena ere izango dira jorratuko diren gaiak besteak beste". Hizkuntza: Azalpenak euskaraz emango dira Informazioa eta erreserbak: 688 818 017 / info@kultour.pro Bisita DOAKOA izango da. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da (25 lagun, gehienez). Antolatzailea: Usurbilgo Udala eta Ereiten.
Ordua: 12:30.Tokia: Mikel Laboa plaza.Zehaztasunak: uda osteko lehen kantu-jira herrian barrena. Liburuxka hartu eta kantura animatzen dute. Irailaren 16tik aurrera, entsegu saioak astelehenero 18:00-19:00 artean, Agerialdeko musika gelan.Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea.
16:00 Kadete mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Indupime Basauri17:45 Jubenil mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Indupime Basauri19:30 Senior neskak: Urbil-Usurbil K.E.-Bera Bera
| Otsaila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | ||||||
| 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
| 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
| 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
| 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | |