Ordua: 12:00.Tokia: Aginagako Ariztitxo frontoia.Zehaztasunak: Orbeldi Dantza Taldeak herriari eskainitako emanaldia plazaratuko du abenduaren 27an 18:30etan Oiardo Kiroldegian. “Hain ezengonkorra den testuinguru honetan, Orbeldi Dantza taldeak Soka Dantza eskaini nahi die bere bizilagunei. Ohorezko dantza honekin, egoera honen aurrean elkarri helduta batasunean lan eginda aurrera goazela transmititu nahi dugu. Ohiko dantza ziklo bat Orbeldiren begiradatik moldatua taularatuko dugu”. Emanaldirako hitzak eta bertsoak taldeak berak sortuak izango dira; aurreratu digutenez Usurbilgo Txistulariak izango dituzte bidelagun. Hitzordua prestatzeko entsegu irekia deitu dute.Oharra: sarrerak aurrez usurbilkultura.eus atarian eskuragarri.Antolatzailea: Orbeldi Dantza Taldea.
Ordua: 18:00.Tokia: Sutegiko auditorioa.Partaideak:-Beñat Gaztelumendi: bertsoak eta testuak.-Xabier San Sebastian: ahotsa eta gitarra.-Joserra Senperena: pianoa.-Quico Pugès: biolontxeloa.Zehaztasunak: "Loreak eta zauriak Xabier Lete omendu nahi duen diziplina-arteko emanaldia da. Baina ez da omenaldi bat soilik. Elkarrizketa bat gorpuztu nahi du Xabier Leek lehendabiziko kantuak idatzi zituen garaiaren eta gaur egungo munduaren artean. Bere kantaak gogoratzearekin batera, bere kantuen eta melodien bide gaur egun bizi dugun jendarteari begiratuko dio proposamen honek. Bertsoz, kantuz hitz lauz 70eko hamarkadatik 2020ra, bizitzatik heriotzara, "ni"-tik "gu"-ra eta Xabier Letetik gugana bidaiatuko dugu". Sarrerak: 10 eurotan aurrez usurbilkultura.eus atarian eskuragarri.Antolatzailea: Usurbilgo Udala.
Ordua: 18:00.Tokia: Sutegi erakustaretoa.Epea: "Mukwano-lagun Bujagalin (Uganda) erakusketa Alaitz Aizpuruaren begietatik" ikusgai izango duzue abenduaren 23tik urtarrilaren 6ra arte. Erakusketa aurkezteko hitzaldia antolatu dute abenduaren 23an.Hizlaria: Sabin Gabilondo elkarteko sortzaile eta lehendakaria.Zehaztasunak: "Mukwano-Lagun Afrikako haurtzaroa zaintzeko irabazi asmorik gabeko elkartea da. 2006. urtean Sabin Gabilondo, Jinja Bujagali-ra (Uganda) piraguan ibiltzera joan eta bertako beharrak ikusita hasi zen lanean. Osasun arloan lehenik, dentista moduan gehienbat, gehien behar duten haurrei oinarrizko beharrak betetzen lagunduz (koltxoia, manta, moskitera). Urte gutxitan argi ikusi zuen haurren eskolaratzea izan behar zuela lehentasunetako batek. Honela poliki poliki, elkartea sortzen eta forma hartzen joan zen gaur egun ditugun Nursery eta Primary eskolak, Secundary eta goi mailako eskoletarako bekak eta Osasun zaintzako saila osatuaz besteak beste. Hau guztia, Jinjako Nevada Ugandako elkartearen eskutik burutzen du Mukwano-Lagun elkarteak".Antolatzailea: Hitz-Aho Udarregi Ikastolako guraso elkartea.Laguntzailea: Usurbilgo Udala.
Epea: abenduak 14-urtarrilak 7.Tokia: Sutegiko erakustaretoa.Zehaztasunak: 2020. urtean zehar Usurbilgo sortzaileek plazaratu dituzten sortze lanen bilduma. Lanok Lizardi eta Laurok liburu dendetan eta Sutegi udal liburutegian eskuratu ahalko dituzue.Antolatzaileak: Sutegi udal liburutegia, NOAUA! Kultur Elkartea.