Larunbata, abenduak 10



14:30

Usurbil Durangoko Azokan

Usurbil | Azoka

14:30-15:00 "Ni ez naiz Mikel Laboa" liburu aurkezpena Talaia-Landakogunean.Egileak: Unai Iturriaga, Harkaitz Cano eta Joseba Larratxe.Zehaztasunak: "Euskal kantaririk miretsiena eta maitatuena, sasoi baten, geografia baten eta jendarte baten ispilu da Mikel Laboa. Ukaezinak dira tradizioa bereganatzeko zuen sena, transgresiorako kemena eta bere ahotsaren bidez komunitatearen mina katarsi bihurtzeko gaitasuna. Baina nola aurre egin xaman baten bizitza marrazteko erronkari? Jostaria eta apurtzailea zena ezin zurrun kontatu. Ohiko biografia moldeetatik ihesi, Laboaren kantuen izpiritua, aldartea eta umorea hartu dituzte egileek eleberri grafiko honetan bidelagun, errealitatearen errekako korronte geza irudimenaren itsasoko urekin nahasten den puntuan murgiltzeko gonbidapena eginez".15:40-16:10 Peru Galbeteren "Beiratu" disko aurkezpena Ahotsenea-Musika-Plateruenan (Ahotsenea Zuzenekoak).Zehaztasunak: "Bizitzari begietara begiratu -edo beiratu-. Beiratzea ere ba delako gauza bati beiraren ezaugarri edo itxura ematea, eder mantendu dadin -nahiz eta hauskor-. Eta ezinbestean, bizitzari berniz kapa bat eman ohi diogu -hondatu ez dadin agian- diskoaren azaleko egurrek dutenaren antzekoa.  “Txikitan, lokartu aurretik sabaira begiratzen nuenean, begi pila bat ikusten nituen egur haietan niri begira. Gaur egun ere, ikusten jarraitzen ditut.” Xanti Etxeberri kontrabaxuan, Idoia Arizaleta gitarra eta teklatuan, eta Peru ukelele eta txarangoarekin".18:00-18:30 "Ilargiaren Egutegia 2023" (Argia) aurkezpena Jakoba Errekondorekin, Talaia-Landakogunean.Zehaztasunak: "Ilargiaren egutegi berri aurkezteaz gain, ilargiak landareengan duen eraginari buruzko hitzaldia ere egongo da".Oharra: Jakoba Errekondo egunero egongo da sinatzeko prest, abenduaren 7tik 11ra, 10:30-20:00 artean.Informazio gehiagorako: durangokoazoka.eus

Usurbil Durangoko Azokan

14:30-15:00 "Ni ez naiz Mikel Laboa" liburu aurkezpena Talaia-Landakogunean.
Egileak: Unai Iturriaga, Harkaitz Cano eta Joseba Larratxe.
Zehaztasunak: "Euskal kantaririk miretsiena eta maitatuena, sasoi baten, geografia baten eta jendarte baten ispilu da Mikel Laboa. Ukaezinak dira tradizioa bereganatzeko zuen sena, transgresiorako kemena eta bere ahotsaren bidez komunitatearen mina katarsi bihurtzeko gaitasuna. Baina nola aurre egin xaman baten bizitza marrazteko erronkari? Jostaria eta apurtzailea zena ezin zurrun kontatu. Ohiko biografia moldeetatik ihesi, Laboaren kantuen izpiritua, aldartea eta umorea hartu dituzte egileek eleberri grafiko honetan bidelagun, errealitatearen errekako korronte geza irudimenaren itsasoko urekin nahasten den puntuan murgiltzeko gonbidapena eginez".

15:40-16:10 Peru Galbeteren "Beiratu" disko aurkezpena Ahotsenea-Musika-Plateruenan (Ahotsenea Zuzenekoak).
Zehaztasunak: "Bizitzari begietara begiratu -edo beiratu-. Beiratzea ere ba delako gauza bati beiraren ezaugarri edo itxura ematea, eder mantendu dadin -nahiz eta hauskor-. Eta ezinbestean, bizitzari berniz kapa bat eman ohi diogu -hondatu ez dadin agian- diskoaren azaleko egurrek dutenaren antzekoa. 

“Txikitan, lokartu aurretik sabaira begiratzen nuenean, begi pila bat ikusten nituen egur haietan niri begira. Gaur egun ere, ikusten jarraitzen ditut.” Xanti Etxeberri kontrabaxuan, Idoia Arizaleta gitarra eta teklatuan, eta Peru ukelele eta txarangoarekin".

18:00-18:30 "Ilargiaren Egutegia 2023" (Argia) aurkezpena Jakoba Errekondorekin, Talaia-Landakogunean.
Zehaztasunak: "Ilargiaren egutegi berri aurkezteaz gain, ilargiak landareengan duen eraginari buruzko hitzaldia ere egongo da".
Oharra: Jakoba Errekondo egunero egongo da sinatzeko prest, abenduaren 7tik 11ra, 10:30-20:00 artean.

Informazio gehiagorako: durangokoazoka.eus

Motak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»