Ordutegia: 12:00-13:30 /17:30-19:00.Tokia: Santueneako frontoi ondoko lokala.Zehaztasunak: Valentziako hondamendian kaltetutakoentzako laguntza bilketa Santuenean. Galkorrak ez diren elikagaiak eta oinarrizko produktuak biltzen ari dira: ura, esnea, haurrentzako esnea eta elikagaiak, garbitasun produktuak (komuneko papera, konpresak, bainurako gela, xanpua...), fardelak eta toallatxoak, kontserbak (barazkiak, lekak, arraina, haragia, kontserban prestaturiko jakiak), animalientzako elikagaiak, arropa, mantak, oinetakoak... Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea.
Ordutegia: 16:30-20:10.Tokia: Udarregi Ikastola.Zehaztasunak: odola emateko bete beharreko baldintzak:-Aurrez odola eman dutenei hitzordua finkatuko zaie. Lehen aldiz odola ematen dutenek dei dezatela 943 007 884 telefono zenbakira.-18-65 urte artean izatea.-50 kilotik gora pisatzea.-12 urte baino lehenago hepatitisa izan, kolesterol maila altua izan, baraurik egon ez edota ohiko botikaren bat hartzen baduzu ere, odola eman dezakezu.-Emakumezkoek urtean gehienez hiru aldiz eman dezakete odola, gizonezkoek gehienez lautan. Odol emate baten eta hurrengoaren artean, gutxienez bi hilabeteko tartea igarotzen utzi beharra dago.Informazio gehiagorako: donantesdesangre.eusDeitzailea: Usurbilgo Odol Emaileen Elkartea.
| Apirila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | |||