09:00-10:00 Ezti eta gozogintza bilketa.11:00-14:00 - Azoka. Postuetako salmenta.- Erakusketak Sutegin: Erleak, eztia ontziratzeko prozesua... Marrazki Lehiaketako lanak, bideoak.11:00 Ezti dastaketa frontoian/Eztia eta txokolatearekin egindako goxoak/Jogurta eztiarekin banatuko da.13:30 Euskal Herriko XXIII. Ezti Lehiaketako sari-banaketa: - Ezti Lehiaketako irabazleak. - Gozogintzako irabazleak. - Marrazki Lehiaketako irabazleak.Antolatzailea: Erle Lagunak.Laguntzailea: Usurbilgo Udala.
Ordua: 17:30.Tokia: Sutegiko auditorioa.Zehaztasunak: "2023ko udazkenean, Usurbilgo irudi zirraragarri batzuk topatu genituen Euskadiko Filmategian. Juan Illarramendik filmaturiko irudi eder hauek ordea, akats bat dute. Soinua falta dute. Mutuak dira. Ahotsik gabekoak izanik ere, gutaz ari dira. Gure herriaz, gure ohiturez. Garai bateko Usurbil irudikatzen dute.Irudietako soinu falta ordezkatzeko, adin bat duten herritarrak gonbidatu genituen Sutegira. Garai hartako Usurbil eta garai hartako usurbildarrak ezagutu zituztenak. Eurek eskaini dizkiguten azalpenekin osatu dugu dokumental honen soinu banda". Sarrera: doan.Oharra: Usurbilgo Udalaren Sormen Bekarekin lagundutako lana.Antolatzailea: NOAUA! K.E.