Ordua: 19:00.Tokia: Sutegiko auditorioa.Zehaztasunak: "Aztiak zoriontasunaren inguruko mintegi bat antolatu du. Bertan autolaguntzaz mintzatuko zaio publikoari, zirikatzaile. Jendartean deslilura eta desesperantza nagusitzen ari direla dirudien garaiotan, des-deslilura izango du mintzagai. “Zoriontasuna hasiera besterik ez da” aldarrikatuko du Aztiak, hasiera oro zerbaiten amaiera izan daitekeen itxaropenarekin. Don Inorrez musika taldea eta Metrokoadroka antzerki taldea daude Aztia proiektuaren muinean. Elkarlan honen lehen emaitza urtarrilean argitaratu zen diskoa izan zen. Bigarren emaitza, kontzertua eta antzerkia uztartzen dituen pieza eszenikoa. Oholtza gainean umorea eta doinu kutsakorrak izango dira nagusi, musika, antzerki bakarrizketa eta butoh dantza uztartuta. Ainhoa Alberdi eta Oier Guillan aktoreekin batera, Karlos Arancegui, Fernando Neira eta imanol Ubeda musikariak arituko dira taula gainean".Sarrera: 8 euro aurrez, usurbilkultura.eus plataforman eskuragarri.Antolatzailea: Usurbilgo Udala.