Ordua: 14:30-16:30.Tokia: Agerreazpiko baratzak.Irakaslea: Mateo Regla, Ingurumen zientzien dibulgazioan aditua.Zehaztasunak: "Nola erakarri intsektu laguntzaileak (polinizatzaileak, beste intsektuak garbitzen dituztenak etab.) gure sagastira, baratzera edota lorategira. Agerreazpiko baratzeetan, eta Udarregi ikastolako ikasleekin eta etorri nahi duen guztiarekin batera, hain garrantzitsuak diren intsektuentzako hotelak egiteko tailerra burutuko da".Izen-emateak: doan, Alkartasunako telefonoan 943 361114 eta alkartasuna.eus web orrian.Antolatzaileak: Alkartasuna Usurbilgo baserritarren Kooperatiba, Sagardoaren Unibertsitatea, Fruitel, Agerreazpiko Baratzezain Elkartea eta Udarregi ikastola.Laguntzailea: Usurbilgo Udala.
Ordua: 19:30.Tokia: Sutegiko auditorioa.Zehaztasunak: "Zumalacárregui y la República de los Pirineos", "XIX. mendeko foruez eta euskal independentismoari buruz esan den guztia hankaz gora jartzen duen liburua aurkeztuko du haren egile Jose Mari Esparza Zabalegik. “Dokumentu berri batzu agertu dira, zeintzuetan adierazten den 1834an Tomas Zumalakarregik Euskal Herri penintsularreko lau probintzien Errepublika Federala aldarrikatu zuen. Hori da liburu honen haria. Mende horretan zehar saiakera independentistak errepikatu egin ziren, kontakizun espainiar ofizialak esaten digunaren kontra. Euskal unibertsitateek ere kontakizun espainiar berari eusten diote, gure historia eta memoria kontrolatuz eta bahituz, Guardia Zibilak gure hiritar askatasuna kontrolatzen eta bahitzen duen bezalaxe. Etorkizun independentea ukatzen zaion herri orori ezkutatzen zaio askatasuna berreskuratzeko iraganeko ezein saiakera. Izan ez baginen, ez gara, ez eta izango ere. Kontakizunaren bataila deitzen diogu orain. Foruak, nazio kontzientzia eta klase borroka behin eta berriro azaltzen dira hemeretzigarren mendeko altxamenduetan. Hori ezkutatzea gure menperatzaileen ardura historikoa da. Argitara ateratzea, gure betebehar morala”.