Zehaztasunak: urtarrilaren 26rako antolatu ditu saiook Usurbilgo Udalak, herri zaintzailea izateko norabidean, iaz egindako “zaintza behar dutenen eta haien zaintzaile profesional zein afektiboen bizi kalitatea hobetzen laguntzeko formakuntza eta akonpainamendu” proposamenaren baitan. Izen-ematea: 943 377 110 (Gizarte Zerbitzuak) / gizarte-zerbitzuak@usurbil.eusEgitaraua:15:00-17:00 Zaintzaile profesionalentzako saioa Potxoenean. “Lehenengo, bisita gidatu bat egingo zaie, herria beste modu batera ezagutzeko, eta, horren ostean, solasaldia, zaintzen dituzten pertsonak bakardadetik eta isolamendutik aldentzeko herrian dauden jardueren berri emateko. Zaintzaile profesionalek herria ezagutzearen garrantziaz ere hitz egingo dute, baita pertsona bakoitzaren Bizi Plana oinarri izatearenaz ere”. 17:30-19:00 Zaintzaile afektiboei zuzenduriko saioa Egurtzegin, igogailura doan pasabidearen hasieran. “Zaintzadun etxebizitzak eta bizi osorako etxebizitzak ezagutzeko bisita egingo dute, zaintzaren inguruan herrian egindako lanaren eta Bizi Planen inguruko azalpenak ematearekin batera. Gutunean adierazi dutenez, halako saio gehiago egiteko asmoa dute Gizarte Zerbitzuek, herriko beste baliabide batzuk ezagutarazteko (Txirikorda belaunaldi arteko etxebizitza komunitarioa, Egurtzegiko Eguneko Zentroa edo Artzabalgo Eguneko Arreta)”.Antolatzailea: Usurbilgo Udala.
Ordutegia: 16:30-20:10.Tokia: Udarregi Ikastola.Zehaztasunak: odola emateko bete beharreko baldintzak:-Aurrez odola eman dutenei hitzordua finkatuko zaie. Lehen aldiz odola ematen dutenek dei dezatela 943 007 884 telefono zenbakira.-18-65 urte artean izatea.-50 kilotik gora pisatzea.-12 urte baino lehenago hepatitisa izan, kolesterol maila altua izan, baraurik egon ez edota ohiko botikaren bat hartzen baduzu ere, odola eman dezakezu.-Emakumezkoek urtean gehienez hiru aldiz eman dezakete odola, gizonezkoek gehienez lautan. Odol emate baten eta hurrengoaren artean, gutxienez bi hilabeteko tartea igarotzen utzi beharra dago.Informazio gehiagorako: donantesdesangre.eusDeitzailea: Usurbilgo Odol Emaileen Elkartea.
| Apirila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | |||