Hasiera eguna: martxoak 28, larunbata.Hasiera ordua: 08:00.Hasiera tokia: Santueneako frontoia.Iraupena: 6,7 kilometroko itzuli bakoitza egiteko 60 minutuko tartea izango dute parte hartzaileek.Ibilbidea: 6,7056 kilometro eta 20 metroko desnibela (partaideek orduero osatu beharko dute). Santueneako frontoian hasi eta amaituko da itzuli bakoitza. Bidean, Atallu, Santuenea, eta Txokoalde lotuko ditu erriberako bidetik.Bukaera: azkeneko lasterkariak eginiko azken itzuliarekin.Dortsal banaketa: martxoaren 27an, 18:00-20:00 artean eta hilaren 28an, goizeko 6:00etatik aurrera. Sailkapena: -Ez da parte hartzaileek eginiko denbora kontuan hartuko, bakoitzak egindako itzuli kopurua eta distantzia baizik. -Irabazlea, itzuli gehien egingo dituena izango da.-Bi sailkapen orokor izango dira: emakumezkoena eta gizonezkoena.-Buruntzaldea mailako beste bi sailkapen zehaztuko dituzte: emakumezkoena eta gizonezkoena.Oharrak:-Ekimen solidarioa izango da. Caritasen Aterpe zerbitzurako janari bilketa egingo da.-Girotutako erronka izango da. Herri bazkari bat iragarri dute parte hartzaile eta antolatzaileekin martxoaren 29an auzoko frontoian bertan.-Orduero hamar bat minutuz, Santueneko zubi ingurua itxita egongo da ibilgailuentzat.Informazio gehiago: ibaiondobackyard.eusAntolatzailea: Ibai-Ondo elkartea, lankidetzan Usurbilgo Udalarekin eta eragile gehiagorekin.
Eskubaloia Oiardo kiroldegian17:15 Kadete gizonezkoak, Euskadiko Liga: Usurbil K.E. A-Baigene Corazonistas19:15 Senior mutilak, 1. maila nazionala: Saizar Usurbil K.E.-UharteFutbola Haranen09:00 Infantil neskak F-8: Usurbil F.T.-Intxurre KKE10:30 Kadete emakumezkoak, 1. maila: Usurbil FT B-Ostadar SKT12:15 Infantil mutilak, 1. maila, eskolartekoa: Usurbil FT C-Bergara KE17:00 Gorengo erregional maila, gizonezkoak: Usurbil FT-Ostadar SKT
Ordua: 12:00.Tokia: Mikel Laboa plaza.Zehaztasunak: "Hemen da udaberria!! Kukua entzun al duzue? Txepetxaren kabirik ikusi? Primaderako liliak azaldu al dira zure inguruan? Eta odola borborka jartzen hasi al zaizu? Zatoz gurekin Udaberriari ongietorria ematera kantuz!! Mikel Laboa plazatik abiatuko gara eta herrian zehar kantari ibiliko gara txoriekin lehian! Animatu!!!".Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea.