Ordua: 18:00.Tokia: Sutegiko auditorioa.Hitzaldia: "Heriotzaren aurrean hobetu kokatu gaitezke... gutxienekoa jakinez gero".Hizlaria: Nere Erkiaga (Hil Arte Bizi elkartea).Zehaztasunak: "Komunitatetik, heriotzaz" zikloaren baitako hitzaldia da. "Heriotza ardatz izango duen hitzaldi zikloa, saio bakoitzean alderdi desberdin batean arreta jarrita: eskubideak eta erabakitzeko ahalmena, heriotza eta gaztetasuna, heriotzaren aurrean izan direnen lekukotzak, literatura, kultur artekotasuna... Apiriletik azarora, zazpi saio izango dira". Lehen saioaren heriotzari buruzko ikuspegi orokorraz jardungo dute. "Heriotzaren inguruan eraikitako beldurrei buruz eta heriotzaren inguruko alor ezberdinei buruz begirada orokor bat eskainiko dugu, alor bakoitzean herritar bezala ditugun eskubideak eta hartu ditzakegun erabakiak ikusteko. Pertsonok heriotzaren aurrean hobeto kokatzeko berezko baliabideak ditugu". Oharra: Hitzaldia euskaraz izango da, gaztelaniazko aldibereko itzulpenarekin.Antolatzaileak: Usurbilgo UdalaLaguntzaileak: Bidegin eta Iñurri elkarteak, Hil Arte Bizi egitasmoa eta Matia fundazioa.
| Martxoa | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | ||||||
| 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
| 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
| 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
| 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
| 30 | 31 | |||||