Emakume Master Cup12:00 Emakumezkoen eskuzko pilota partida profesionalak Usurbilgo frontoian. Itzulia-Women txirrindularien lasterketa:-Maiatzak 15: Zarautz-Zarautz, 121,3 kilometro.-Maiatzak 16: Abadiño-Amorebieta-Etxano, 138 kilometro.-Maiatzak 17: Donostia-Donostia, 113,1 kilometro:12:41-55 inguruan Usurbildik igaroko dira.12:47-13:02 inguruan Aginagatik igaroko dira.Informazio gehiago: itzulia-women.eusFutbola Haranen16:00 Gorengo erregional maila, emakumezkoak: Usurbil FT-Amaikak Bat KE
Ordua: 19:00.Tokia: Sutegiko auditorioa.Ekitaldiak: -Oskar Alegriak Jorge Oteiza Fundazio Museoaren Danok Oteiza egitasmoaren baitan ondutako “Oteiza 14 apostolu” film emanaldia Sutegiko auditorioan. “Filmak 45 minutu irauten du, eta Japonian, Txilen, Londresen, Parisen eta Arantzazun filmatua da. Hala, Oteizaren pentsamenduari buruzko irakurketa garaikide bat proposatzen du, askotariko ahots eta begiradetatik abiatuta”.-Segidan, solasaldia filmeko zuzendari Oskar Alegriarekin eta Jorge Oteiza Fundazioko patronatuko presidente Jaione Apalategirekin. Hitzordu honetan, “Jorge Oteiza Fundazio Museoak sustatutako Danok Oteiza komunitate-proiektua aurkeztuko da”. Sarrerak: 6 eurotan aurrez usurbilkultura.eus webgunean edo NOAUA! Kultur Elkartearen egoitzan. NOAUA! K.E.-ko bazkideek 4 eurotan, kultur elkartearen egoitzan.Oharra: izatez maiatzaren 15erako antolatua zegoen ekitaldi hau, maiatzaren 17ra atzeratu da, hilaren 15ean ikuskizunen arloko profesionalek deitutako greba tarteko.Antolatzaileak: NOAUA! Kultur Elkartea eta 650 Usurbil Bizi.