Ordua: 12:00.Tokia: Mikel Laboa plaza.Zehaztasunak: uda aurreko azken kantu-jira, Amaia Zubiriaren abestien ingurukoa izango da. "Zubietako alabak euskal kantugintzari egindako ekarpen itzela aitortu nahi dugu era honetan. Helburu horrekin kantu bilduma bat osatu dugu bere ibilbidean zehar abestutako kanta ezagunenekin. Animatu parte hartzera!". Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea.
Ordua: 18:00.Tokia: Sutegiko auditorioa.Antzezlana: "¿Quién ha matado a Verónica?” Binahi antzerki taldearen emanaldia.Zehaztasunak: “Emakume baten gorpua aurkitu dute hondartzan eta poliziak ikerketa egingo du, nola eta nor izan den jakiteko... zaila du jakiten nor izan den hiltzailea eta antzerkira datozen ikusleen laguntza beharko du kasua argitzeko”.Antolatzailea: Gure Pakea elkartea.
Ordua: 18:30.Tokia: Usurbilgo frontoia.Emanaldia: talde instrumentalen kontzertua.Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.