Eskubaloia kiroldegian:09:00 Infantil neskak: Usurbil K.E.-Zarautz
Ordua: 11:00.Tokia: Donostiako Alderdi Ederretik Kontxako hondartzara.Zehaztasunak: "Ez erre etorkizuna, erraustegia gelditu!" aldarripean, giza katea deitu dute irailaren 13an Donostiako Kontxan, estropaden azken jardunaldi egunean.Antolatzaileak: Errausketaren Aurkako Mugimendua, Donostia Bizirik, Ekologistak Martxan, Eguzki.
Zehaztasunak: Manifestazio nazionala deitu du Ernai gazte antolakundeak irailaren 13an Donostian. Estropaden bigarren eta azken jardunaldi egunaren amaieran egingo da mobilizazioa. 13:30etan abiatuko da Bulebarretik, "Euskal Herria irabaztera. Faxismoari ez!" aldarripean. Usurbilgo gazte antolakundeak ere bat egin du mobilizazioarekin. Sare sozialen bidez zabaldutako bideo bidezko mezua duzue albiste honi atxikia. Hilaren 13an manifestazio nazionalera joateko deia egin dute. "Irailaren 13an, har ditzagun Donostiako kaleak. Euskal Herria irabaztera! Faxismoari ez!", adierazi dute.Donostiako mobilizazioara elkarrekin joateko deia egin du Ernai Usurbilek. Igandean 12:00etan Txirristran elkartu, 12:24ko trenez hiriburura joan eta 13:00ean usurbildarren argazkia ateratzeko deia egin dute, manifestaziora joan aurretik.Antolatzailea: Ernai.