Ordua: 12:00.Tokia: Mikel Laboa plaza.Zehaztasunak: "Usurbilgo Kantu Taldekoak eta Bardozeko Xarnegu ikastolako guraso eta kantujirako kideak izango ditugu".Oharra: astelehenetan 18:00etan bilduko dira Udarregi ikastolako musika gelan entsegu saioetarako.Antolatzaileak: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea eta Nafartarrak.
Ordua: 19:00.Tokia: Olanonea plaza (euria bada, Askatasuna plazan).Sarrera: doan.Zehaztasunak: "NOAUA! Kultur Elkarteak 30 urte bete ditu aurten. Urteurreneko ospakizunei uztailean eman genien hasiera, ‘IKIMILIKILIKLIK Vol. 2’ ikuskizun gogoangarriarekin. Oraingoan, urte hauetan guztietan NOAUA!ren bidelagun izan zareten bazkide, irakurle, eragile eta lagun guztiak elkartu nahi zaituztegu. Idoia Torregaraik gidatuko duen ikuskizunean umorea izango da ardatz. Ospakizun berezia izango da: xumea, gertukoa eta goxoa, urte hauetan guztietan eraiki dugun guztia elkarrekin ospatzeko. Eta amaieran, nola ez, topa egingo dugu! Edalontziak eta sagardoa gure kontu.Animatu eta zatoz gurekin 30 urte hauek ospatzera!!".Antolatzailea: NOAUA! K.E.