Ikuskizuna


Martxoak 26, osteguna


19:00

24. Korrika: Imanol Epelderen "Zerbait sartu zait begian"

Sutegiko auditorioa, Usurbil | Ikuskizuna

Ordua: 19:00.Tokia: Sutegiko auditorioa.Zehaztasunak: "ZERBAIT SARTU ZAIT BEGIAN spoken word-a, musika elektronikoa eta irudiak uztartzen dituen performance garaikidea da. Bizimoduaren abiadura, naturarekiko deskonexioa, zoriontasunaren bilaketa amaigabea, maskulinitatea eta euskara umorez nahasten ditu, publikoa hunkituz eta hausnarrera eramanez.. Eszenan artista bakarra, pantaila eta musika. BAGARA, BAINA EZ DAKIGU OSO ONDO NOR. Identitatea eraikitzea ez da erraza mundu azeleratu eta globalizatuan.BAGAUDE, BAINA EZ DAKIGU OSO ONDO NON. Hemen eta edonon egon gaitezke aldi berean.BAGOAZ, BAINA EZ DAKIGU OSO ONDO NORA. Ez norbanako bezala, ez herri bezala. Garai aldakor hauek bizitzeko modua da asmatu ezin duguna. Umorez eta irmotasunez, garai hauek kantatzera eta kontatzera datorren jendaurrekoa da ZERBAIT SARTU ZAIT BEGIAN".Sarrerak: 6 eurotan, usurbilkultura.eus plataforman.Antolatzaileak: Usurbilgo Korrika Batzordea eta Usurbilgo Udala.

24. Korrika: Imanol Epelderen "Zerbait sartu zait begian" Sutegiko auditorioa

Ordua: 19:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zehaztasunak: "ZERBAIT SARTU ZAIT BEGIAN spoken word-a, musika elektronikoa eta irudiak uztartzen dituen performance garaikidea da. Bizimoduaren abiadura, naturarekiko deskonexioa, zoriontasunaren bilaketa amaigabea, maskulinitatea eta euskara umorez nahasten ditu, publikoa hunkituz eta hausnarrera eramanez.. Eszenan artista bakarra, pantaila eta musika.

BAGARA, BAINA EZ DAKIGU OSO ONDO NOR. Identitatea eraikitzea ez da erraza mundu azeleratu eta globalizatuan.
BAGAUDE, BAINA EZ DAKIGU OSO ONDO NON. Hemen eta edonon egon gaitezke aldi berean.
BAGOAZ, BAINA EZ DAKIGU OSO ONDO NORA. Ez norbanako bezala, ez herri bezala.

Garai aldakor hauek bizitzeko modua da asmatu ezin duguna. Umorez eta irmotasunez, garai hauek kantatzera eta kontatzera datorren jendaurrekoa da ZERBAIT SARTU ZAIT BEGIAN".

Sarrerak: 6 eurotan, usurbilkultura.eus plataforman.

Antolatzaileak: Usurbilgo Korrika Batzordea eta Usurbilgo Udala.


Apirilak 18, larunbata


19:00

"Filipa Balbina: Klown emakumeak historian" ikuskizun-dokumentala

Kalezarko Pelaioenea, Kalezar | Ikuskizuna

Ordua: 19:00.Tokia: Emakumeon Etxea, Kalezarko Pelaioenea.Zehaztasunak: "Antzezpena Bea Larrañaga emakume pailazoak egingo du. Zenbait pailazo antzeztuko ditu, hiru clown-arketipo baliatuta: aurpegi zuria, augusta eta kontra-augusta. Arketipo horiek oso arruntak dira zirkuan, eta normalean gizonezkoek antzeztu izan dituzte. Proiekzio Dokumentalean idatzizko materiala, argazkiak eta bideoak erakutsiko dira. Bea Larrañagak egin du bilketa historikoa, Merche Ochoak lagunduta. Ikuskizun Dokumentalean zehar, irudien, zuzeneko ikuskizunaren eta ikusleen arteko elkarrekintza egongo da. Horren emaitza ikuskizun dinamiko, entretenigarri eta informatiboa da. Barre egingo dugu, hunkituko gara, eta aurrez sekula entzun gabeko istorioekin aterako gara".Antolatzailea: Usurbilgo Emakumeon Etxea.

"Filipa Balbina: Klown emakumeak historian" ikuskizun-dokumentala Kalezarko Pelaioenea

Ordua: 19:00.
Tokia: Emakumeon Etxea, Kalezarko Pelaioenea.
Zehaztasunak: "Antzezpena Bea Larrañaga emakume pailazoak egingo du. Zenbait pailazo antzeztuko ditu, hiru clown-arketipo baliatuta: aurpegi zuria, augusta eta kontra-augusta. Arketipo horiek oso arruntak dira zirkuan, eta normalean gizonezkoek antzeztu izan dituzte. Proiekzio Dokumentalean idatzizko materiala, argazkiak eta bideoak erakutsiko dira. Bea Larrañagak egin du bilketa historikoa, Merche Ochoak lagunduta. Ikuskizun Dokumentalean zehar, irudien, zuzeneko ikuskizunaren eta ikusleen arteko elkarrekintza egongo da. Horren emaitza ikuskizun dinamiko, entretenigarri eta informatiboa da. Barre egingo dugu, hunkituko gara, eta aurrez sekula entzun gabeko istorioekin aterako gara".
Antolatzailea: Usurbilgo Emakumeon Etxea.

Motak:

Egutegia

Martxoa
al ar az og ol lr ig
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          
Apirila
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30      

Urte osoko agenda ikusi »»