"Ezin zuen borobilagoa izan"

Noaua Aldizkaria 2021ko aza. 8a, 12:13

Pozik eta esker oneko agertu da Belmonte Auzo Elkartea larunbatean antzeztu zuten "Herribildu" lanak izandako plazaratze eta harrerarekin.

Lan saio ederra eta txalotua eskaini zuen Belmonte auzo elkarteak larunbatean Kalezarren. Pozik dira sortzaileak. "Hilabeteko entsegu, urduritasun eta kezkek eman dute beren fruitua", auzo elkartekoen esanetan. "Auzoa berpiztu eta auzo egiteko helburuarekin hasi ginen proiektuak ezin zuen borobilagoa izan".

Herenegun bizitakoa hitzokin laburbildu dute. "Eguzkia zeruan, Kalexarko kaleak jendez beteta eta auzotarron artean ilusioa!". Herri antzezlanak izandako harrerarekin pozik eta esker oneko agertu dira. "Eskerrak eman nahi genituzke "Herribildu" auzotarron kale antzerkia posible egiten lagundu duzuen Usurbilgo Txistulari Taldeari, Alkartasuna Kooperatibari eta Saizar Sagardotegiari".

Irudi bilduma hemen: "Herribildu" herri antzerki ibiltaria

Erlazionatuak